Asteazkenean, uztailak 11, Furgobaratzaren bisita

Al, 2018-07-09 12:25

Furgobaratzak asteazken arratsaldean egingo du Baratze Parkera uztaileko bisita, 18:00-19:30 bitartean. Udako azken bisita izango da, hurrengoa irailean izango baita

Asteazkenean, uztailaren 11n, Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du. Urteko bosgarrena izango da eta, ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du.

Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela Furgobaratzaren bisitara eta urtean zehar antolatzen diren tailer desberdinetan ere parte hartu dezaketela, izan ere, bisita horiek herritar guztientzat irekiak dira.

Furgobaratzak egingo duen bisitan jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira, hain zuzen ere:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Arloa edo saila