Baratze Parkeko obrak amaiturik, zabalik dago eremua

Zubi berria jarrita eta berdegunea txukunduta, eremua zabalik da herritarren erabilpenerako

Obraren gastuak kitatzeko, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen sailetik dirulaguntza jaso da

Baratze Parkeko etxolaren azpian hasi ziren lanak orain dela hilabete batzuk, hori baitzen arrisku handieneko puntu bat. Errekari toki gehiago eman zitzaion eta bioingeniritza bitartez eginiko enborrezko estruktura bat sortu zen erreka inguruan uraren higadurari aurre egiteko eta eremua seguruagoa bihurtzeko. Behin lan hauek bukatuta, neurrira eginiko zubi bat eraiki zen eta apirilaren 4an dagokion tokian kokatu zuten, lanak amaituz. Obra egiterakoan hondatutako berdegunea ere txukundu da jada eta orain eremu guztia zabalik dago herritarrek erabili dezaten.

Orain, eraikitako estruktura betetzeko jarritako landareei jarraipena eman beharko zaie, izan ere, eremuan ondo ezartzen direla ikusi beharra dago, eta landaketa konplementariorik egin behar den edo ez baloratu beharko da. Landare hauen lana da, lurra naturalki ezartzea dagokion lekuan, enborren estrukturan.

Aipatzekoa da, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntza jaso duela, urtero sail horrek garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei eta beste tokiko erakundeei eskaintzen dizkiena. Guztira 7.962,29 euroko diru-laguntza lortu du Udalak, “Olatzar erreka lehengoratzea bioingeniritza teknika bidez”  deritzon proiekturako.

Obra hau bioingeniritza bidez eginiko lehenengoa izan da Lezoko Udalarentzat, etorkizunean baloratuko da ea beste esperientziaren batean erabili daitekeen teknika mota hau.

Arloa edo saila