Bihar Furgobaratzaren bisita eta tailerra Baratze Parkean

Ar, 2017-09-19 13:55

Furgobaratzaren hileroko bisitak hasiko dira bihar, asteazkena, 18:00-19:30 bitartean. Oraingo honetan gainera “Nola lortu norberaren haziak” tailerra ere eskainiko da.

Bihar, asteazkena, Furgobaratzaren bisita izango da. Ohiko den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da eta jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera.

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa.

Era berean, biharko bisitan “Nola lortu norberaren haziak?” tailerra ere eskainiko da. Landareen prozesu osoa norberak egitea da baratzegintzaren lan politenetakoa, horregatik, bihar hazitarako landareak hautatzeko, hazitara igotzen uzteko, haziak hartu eta gordetzeko… teknikak azalduko dira, lan guzti horiek egiteko garaia dela aprobetxatuz.

Arloa edo saila