Ekaineko Furgobaratzaren bisitan, landare exotikoak opari

Al, 2017-06-19 10:29

Furgobaratza saioa ospatuko da asteazkenean, 18:00-19:30 bitartean eta landare exotikoei buruzko tailerra ere eskainiko da.

Beste behin, hileroko Furgobaratzaren bisita egongo da. Ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du.

Asteazken honetako saioa, baina, berezia izango da, landare exotikoen inguruko tailerra eskainiko delako. Baratzeko betiko barazkiez gain, baratzean landatu daitezkeen landare berezi eta goxoen inguruko informazio eta ezagutza eman eta probatzeko aukera izango da tailer honetan.

Furgobaratzaren ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa


 

Arloa edo saila