Eskola Agenda 21 ospatu da gaur Lezoko Pleno Aretoan

Eskolako Agenda 21eko ikasle ordezkariek  Klima-aldaketari lotutako euren konpromisoen berri eman eta Udalari eskaerak aurkeztu dizkiote

Aurreko urteetako ohiturarekin jarraituz, Lezoko Herri Eskolako, Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle zein irakasleen ordezkariak 2018/2019 ikasturteko amaierako Eskolako Agenda 21en azken topaketan izan dira. Bertan Leire Beteta Ingurumen teknikariarekin bildu dira gaur.

Ikasturte honetan zehar  KLIMA-ALDAKETA izan dute aztergai eta ekintza mordoa egin dituzte parte-hartze dituzten 800 ikaslek. “Artiko salbatzera” izeneko jokoan primeran pasa dute; gurasoei kontsumo ohiturei buruz galdetu diete, ekonomia zirkularrari buruzko solasaldia jaso dute, etab.  Bestalde, herriko dendetan ere galdetegiak egiten aritu dira,  energia kontsumoari lotutako ohiturez eta jarrerez galdetuz.

Arazo honi aurre egiteko ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte:  behar ez diren argiak eta gailu elektrikoak itzali, berogailua kontrolatu, kontsumo baxuko bonbillak erabili, mugikortasun jasangarria bultzatu oinez edo bizikletaz ibili, garraio publikoa erabili...

Amaitzeko udalari hainbat eskaera egin dizkiote: bidegorria zabaltzea eta bizikletentzako aparkaleku gehiago jartzea, herrian energia berriztagarrien presentzia handitzea, herritarrei zuzendutako informazio eta sentsibilizazio kanpainak  burutzea, etab.

Gaiaren garrantziaz jabetuta datorren ikasturtean gai berarekin –KLIMA-ALDAKETA- jarraitzeko erabakia hartu dute.

Arloa edo saila