Furgobaratza Lezora iritsiko da aste honetan

Irailaren 1ean Lezon egongo da herritarren galderei erantzuteko.

Kutxa Ekoguneko Furgobaratza Lezon izango da aste honetan. Gipuzkoako baratze sarearen erabiltzaileei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematen dien furgonetak Gipuzkoa bisitatzen jarraitzen du. Datorren asteazkenean, irailak 1, Lezoko baratze parkean geldialdia egingo du. Arratsaldean izango da 18:00etatik – 19:30etara. Asteazkenerako antolatutako bisita honetan, baratze-parkeko erabiltzaileek zalantzak argitu eta gomendioak emango dizkiete herritarrei.

Furgobaratzako zerbitzu ibiltaria aisialdiko baratze publikoetan sortzen diren aholkularitza-beharrei erantzuteko sortu zen nagusiki. Horregatik, teknikari bat bertara joaten da erabiltzaileei aholku ematera. Baina kultura ekologikoa zabaltzeko tresna bat ere bada, autokontsumoko baratzen erabiltzaileentzako aholkularitza pertsonalizatua emanez. Doako zerbitzua da.

Arloa edo saila