Ijurko auzoko argiteria hobetuko da

Og, 2017-11-02 17:54

Egungo argiak LED motako argiez ordezkatuko dira eta lanak datorren astean gauzatuko dira, azaroaren 6tik 13ra bitartean

Lezoko Udalak denbora darama herriko kaleetako argiztapena hobetzen. Ekainean Gorbea, Polentzarrene, Antonio Pildain eta Hipolito Gezala kaleetako argiteria berritu zen.

Hobetze lanek emaitza onak eman dituzte eta hori dela eta, datorren astean Ijurko auzoko argiteria hobetzeari ekingo zaio.

Lanen helburua argi zaharrak eraginkorragoak diren LED motatako argiekin ordezkatzea da, energia kontsumoa murrizteko eta udalerriko argiteria publikoaren egoera hobetzeko.

Argiteria hobetzeko lanak aurrera eramateko, beharrezkoa izango da zenbait aparkaleku okupatzea, horregatik,  lanak dirauten bitartean sor daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskaera egiten da Udaletik.

 

Arloa edo saila