ARGINDAR ETENALDIA APIRILAREN 16an ETA 17an LEZOKO HAINBAT EREMUTAN

Ar, 2024-04-16 11:45

Gaur, apirilak 16, herriko hainbat eremu argindarrik gabe geratu dira bart Iberdrolaren poste elektriko batean izandako matxuragatik.

Arazoa konpontzen ari dira, eta zenbat denbora beharko duten ez dakiten arren, goizean zehar amaitzea espero dute.

Bestalde, Iberdrolak, zenbait portaletan jarritako txartelen bidez, jakinarazi du argindar etenaldia programatu duela Gurutze Santuaren Plazako ondorengo portaletan:

Agustina Lizarazu Kalea: 1, 3, 5

Donibane Kalea: 2 PR, 3, 5, 6, 7

Frantzisko Gaintza Kalea: 2, 4, 6 PR

Kale Nagusia: 1, 2, 3, 5, 6, 16

Gurutze Santuaren Plaza: 1, 6, 7

Etenaldia, apirilaren 17an, goizeko 8:00etatik 10:00era bitartean dago aurreikusia, eta Antonio Pildain-eko transformadorean egin beharreko mantentze-lanei lotutako da.

Gainerako Udal eraikinetan eragingo ez badu ere, denbora tarte horretan Udaletxea argirik gabe egongo da. Beraz, bertan zenbait tramite egiteko eragozpenak egon daitezkeela jakinarazi nahi da.

Arloa edo saila