Lezoko auzo-konpostaren jarraipenaren ekintzen hasiera

Ar, 2019-02-26 11:43

Datorren otsailak 28an 2019ko Lezoko auzo-konpostaren guneen jarraipenak hasiko dira.

Aurreko urteotan egin den bezala, jarraipen bisitak 2 hilean behin gauzatuko dira eta otsaila, apirila, ekaina, abuztua, urria eta abenduaren azkeneko ostegunetan egingo dira.

Bisitak goizeko 9etan hasiko dira eta hau da jarraituko den ordena: Altamira, Andreone, Aralar, Arrenetxene y Lopene.

Hori baino lehen, jarraipen bisitak gauzatuko dituen enpresa alta emanda dauden familiekin harremanetan jarriko da, kanpainaren hasieraren berria jakinarazteko eta proiektuan parte hartzen jarraitzen duten konprobatzeko.

Aurtengo lehenengo bisita honetan, 5 auzo-konpost guneetako konpostagailu guztien egoera modu sakonean ikertuko da baita guneetako egoera orokorra ere. Bide batez, lehenengo bisita honetara bertaratzeko gonbidatzen zaituztegu.

Hala eta guztiz ere, kanpainaren helbide elektroniko berria (auzokonpostalezo@gmail.com) eta WhatsApp linea (647 057 402) irekita daude edozein kontsulta egiteko.

Ongi etorriak Lezoko 2019ko auzo-konpostaren jarraipen kanpainara!

Arloa edo saila