Uraren Euskal Agentziak Lopene Plazako errekan lan batzuk egingo ditu datozen egunetan, erreka ertzean dauden higadurak berroneratzeko.
Uraren Euskal Agentziak esku-hartze txiki bat egingo du Lopene Plazatik igarotzen den errekan. Erreka hori 2023an zaharberritu zuten, ubidea berriro naturalizatzeko asmoz. Agentziak Lezoko Udalarekin batera burutzen dituen jarraipen-lanetan higadura-eremu bat antzeman zuen eskuineko ibaiertzean.
Agentziako adituek bioingeniaritza teknikak erabiliko dituzte konponketak egiteko. Lan arinak izango dira eta egun gutxitan amaituko dituzte. Higadura-eremuaren oinarrian uharriak jarriko dituzte, higadurak aurrera egin ez dezan. Urharriak erabiliz, ur-mailatik metro erdiko distantziako tartea beteko da, gutxi gorabehera. Hortik gora, erreka bazterreko pareta orain arte bezala geratuko da.
Horrez gain, Lopenen aurretik zegoen egurrezko totem baten moldaketa egingo dute. Altuera txikiagoarekin berrezarriko dituzte irudikoaren antzeko egitura bat sortuz.
