Martxoaren 10an auzolana antolatu da Jaizkibelen

Az, 2019-02-27 12:32

Aranzadik zuzendutako auzolan ekimen hau gehienbat anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzen inguruko dibulgazio ekintzekin osatuko da

Jaizkibelen egindako baso-lanak ikusteko aukera ere egongo da basozain baten eskutik

Parte-hartzea doan da, baina taldearen antolakuntza osatzeko, aldez aurretik izena eman behar da

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Lezoko Udalaren laguntzarekin, auzolan eguna antolatu du Lezon, 2013an Jaizkibel mendian, Kontserbazio Bereziko eremuaren barruan, uretako organismoen populazioa indartzeko anfibioentzako Torreazpi putzuaren inguruan. Hain zuzen, putzuaren itxitura berrituko da eta basozain baten gidaritzapean ibilbide gidatua egingo da Jaizkibelgo dorretik. Ibilbideak guztira 2 km inguru ditu, eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, familian egiteko egokia delarik. Parte-hartzeko aurrez izena eman beharko da baina ekintzak dohain izan da.

Auzolana Martxoaren 10ean izango da, goizeko10:00etan, Jaizkibeleko goiko kantinako aparkalekuan (Pasaia). Hasteko, aurten egin diren basolanen inguruko azalpenak emango ditu basozain batek dorrerako bidean. Jarraian, auzolan honetako partehartzaileak dorretik putzura gerturatuko dira eta bertan hobekuntzak egingo dituzte: hesia berritu eta bertako zuhaixkak landatu. Jardunaldiaren aurretik, Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek sasi garbiketa egingo dute putzu inguruan, eremua seguruagoa egon dadin. Aurreikusten da auzolana hiru ordutan bukatzea, beraz 13:00ak inguruan Jaizkibelgo kantinan mokadutxo bat izango dute partehartzaileek ekimena amaitzeko.

Lehen esan bezala, ekintza hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, jarraian dagoen estekaren bitartez:

https://bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

Auzolanei buruzko informazio gehigarria

Arloa edo saila