Ostegunean, maiatzak 21, Furgobaratzaren bisita Lezon

Ostegunean, hilak 21 Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du. Ohikoa den bezala, bisitaldiak 90 minutuko iraupena izango du eta eguerdian egingo da, hain zuzen 12:30-14:00 bitartean.

Oraingoan, bertaratzen direnek, lursailetarako aholku teknikoak eskuratu eta  landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera izango dute eta horrez gain, tomate landare barietate desberdinak ere oparituko eta horiek landatzeko eta zaintzeko aholkuak eskainiko dira.

Ildo horretan Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezaketela Furgobaratzaren bisitan, herritar guztientzat irekia baita.

Interesdunek Baratze Parkean antolatzen diren ekimen zein ekintzen informazio zuzena jaso ahal izango dute Baratze Parke Sareko buletinean harpidetuz, ondorengo estekan:  http://ekogunea.eus/eu/ekogunea/baratze-parke-sarea/3-8/

Arloa edo saila