Urriaren 19an baratzezaintza ekologikoaren oinarrien inguruko ikastaroa eskainiko da Lezoko Baratze Parkean

Aipatu ikastaroa beharrezkoa eta doakoa izango da lursail bat eskuratu duten titularrentzat.

Ikastaroa, halaber, irekia izango da eta horrenbestez, herritar orok parte hartu ahal izango du dagokion matrikula ordainduta.

Bi kasuetan ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea urriaren 17a baino lehen.

Datorren urriaren 19an, larunbata, Baratzezaintza ekologikoaren inguruko ikastaroa eskainiko da Lezoko Baratze Parkean.

Ikastaroa irekia izango da, horrenbestez, lursailik ez duten herritarrek ere parte hartu ahal izango dute.  Edozein kasutan, ikastaro hori doakoa eta beharrezkoa izango da lursail bat eskuratu duten titularrentzat eta gainerako herritarrek dagokion matrikula ordaindu beharko dute.

Ikastaroa elebitan eskainiko da goizeko 09:30etik 13:30era eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, urriaren 17a baino lehen, ondorengo estekan: https://online.ekogunea.eus/ekomuslink/cursos/activitats.jsp?lang=1&nom_cache=EKOGUNEA&property=EKOGUNEA&codiActiv=175

Arloa edo saila