Kilometro Lezo 2022

Dantza

Nunavut

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu?

NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa.

Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak.

Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…?

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia, zuzendaritza, ekoizpena eta banaketa: MYRIAM PEREZ CAZABON
  • Dantza, gorputz adierazpena. Ahotsa + testua. Antzezpena: OLAIA VALLE, LEIRE OTAMENDI, NEREA GURRUTXAGA
  • Musika, ahotsa, soinu-giroa. Testua. Antzezpena.: IDOIA HERNANDEZ “HATXE”, PERU GALBETE
  • Jantziteria eta elementu eszenikoen diseinua eta ekoizpena: CLARA VIRGILI
  • Laguntza artistikoa. Kanpo begirada: OIHANA VESGA, BERTHA BERMUDEZ, IDOIA ZABALETA
  • Soinu teknikaria: IÑIGO EGIA
  • Argazkiak. Kartelen diseinua: NAGORE LEGARRETA
  • Argazkiak. Promoziorako bideo irudiak: ETANOWSKI
  • Banaketarako bideo irudiak: KENSA PRODUKZIOAK
Bestelakoak

Mikra

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Akrobaziaren munduak bere baitan “normaltzat” duen “perfekzioaren” bilaketan aurkitzen dira bi akrobata eszenatoki batean. Bide horretan oztopo izango diren, ezadostasunek, arazoek eta enpatia faltak, sentitzen direna eta besteek beraiengan ikusten dutenaren artean dagoen aldea aztertzera eramango ditu. Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean?Aske bizi dugu geure nortasuna? Genero eta rol estereotipoetatik abiatuz, guztiok bizi ditugun,gurasotasun, edo identitatea bezalako gaien zertzeladekin, botere harremanak ikusarazteko, zirku diziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da mikra.

 

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendariak: Amancay Gaztañaga Sagarzazu,Iraia Elias Muniain
  • Akrobatak: Irati Gonzalez Jaimerena,Koldo Arakistain Irazusta
  • Iraupena: 40 min – Publiko mota: adin guztiak
  • Generoa: zirku garaikidea. Binakako akrobazia lurrean eta trapezioan, oihalak, antzerkia eta dantza
Antzerkia

Akabo

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Kale antzerkiko ikuskizuna hasiko da plaza batean. Artistek hasiera emango diote ikuskizunari, eta, hasi eta gutxira, antzezlana egiten ari diren lekuaren inguruan, auzokide bat altuera batera igoko da, eta bere buruaz beste egiteko mehatxua egingo du.

Azpian bilduta dagoen jendetza ikustean, hainbat gatazka konpondu beharko ditu: kenduko al dira salto egin dezan? Kentzen ez badira, euren gainetik egingo ote du salto? Zer egingo dute ikusleek egoera hain deseroso horren aurrean? Zergatik erabakitzen du norbaitek halakorik egitea? Ba al dugu gure bizitza eteteko askatasunik?

Suizidioa da, zoramenarekin batera, gizartean eta norbanako gisa dagoen tabu handienetako bat. Zoramena eta suizidioa, hala ere, ez daude hertsiki lotuta, nahiz eta sarritan hori sinestarazten saiatzen diren.

Ikuskizun mota

Gure aurreko ikuskizunean (Desahucio - Kale gorrian), lehen solairu bateko balkoian kokatu genuen egoera, eta, hala, pertsonaiek bazuten ikusleekin elkarrekintza ezartzeko lehen eszenatoki bat. Benetako etxe bat bezain benetakoa zen eszenatoki bat.

Oraingoan ere, kalea hartu nahi dugu berriro, espazio eszeniko moduan aldarrikatu, eta herri guztia gure lekuko bihurtu, suizidioa bezalako gai hain delikatua lantzeko zuzen-zuzenean.

Ikusleak antzezlanaren parte aktibo bihurtu nahi ditugu, hau da, antzerkia ikustera joate hutsagatik, egoeran inplikatuta egongo dira. Horregatik iruditzen zaigu hain garrantzitsua abiapuntua benetako egoera bat izatea.

Antzerkia

Maña

Eguna eta ordua
Language
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Hasieratik, zirkuko ikuskizun zuzen eta garden honek bere asmoak eta helburuak azaleratzen ditu: arku erraldoi bat eraikitzea, kutxa oso astunekin eta ahalik eta indar gutxien erabiliz, antzinako baina denboraz kanpoko teknologia prekarioren laguntzarekin.

Ikuskizunaren gakoa asmamena da.

Alcántarak, artista autodidakta eta artisauak, zirkua jakin-minetik, iradokizunetik eta jolasetik nola ulertzen duen jakiteko erakusgarri berri bat, betiere egitura berritzaileak erabiliz eta alderdi bisuala zainduz.

AKTOREAK

Manolo Alcántara eta Joan Trilla.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

  • Egilea eta zuzendaria: Manolo Alcántara
  • Jantzien diseinua eta jantzigintza: Rosa Solé
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Manolo Alcántara
  • Soinuaren diseinua: Oriol Planas
  • Argiztapenaren diseinua: Ivan Tomasevic
  • Kudeaketa eta ekoizpena: Clàudia Saez
  • Ekoizlea: Manolo Alcántara
  • Ekoizpen-sostengua: La Destil·leria
  • Banaketa nazionala: Portal71
  • Kataluniako eta nazioarteko banaketa: AlaPista

Iraupena: 60’

Informazio gehiago: www.ciamanoloalcantara.com

Antzerkia

Ay, Karmela

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), komiko-talde batek soldadu errepublikarren bizitza ahal duen bezala girotzen saiatzen da. Frontean hain gaizki pasatzeaz nekatuta, Valentzia aldera joatea erabakitzen dute. Baina, oker baten ondorioz, eremu nazionalean bukatzen dute, eta preso hartzen dituzte. Beraien bizitzak salbatzeko modu bakarra militar talde batentzat ikuskizun bat antzeztea da, komikoen ideologiarekin bete-betean talka egingo duena.

 

Kontzertua

Musika taldeen erakustaldia

Eguna eta ordua
Language
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lekua
Lezo Herri Eskolako patioa

Musika taldeen erakustaldia 16:00etatik aurrera.

Lezo, Errenteria, Irún, Donostia eta Berako artista eta taldeak egongo dira. Pop, Rap, Reagueton, Blues, Boogie, Rock, Indie eta beste hainbat musika genero ezagutzeko aukera izango dugu.

Afixa

Erreserbatu zure sarrera doan, www.lezo.eus webgunearen bidez edo gure bulegoan (Donibane kalea 2, behea - 20100 Lezo), abuztuaren 5etik aurrera.

Informazioa ematen jarraituko dugu.