Arrakasta handia Tipi-Topa eta Martxan ekimenetako lehen saioetan

Lezoarrak jarduera hauek ezagutzera gonbidatzen ditu udalak.

Ikasturte berriarekin, Martxan eta Tipi-Topa ekimenak bueltatu dira herrira. Lehendabiziko saioetan erantzuna oso ona izan da (17 pertsona Martxan eta 23 Tipi Topan). Giroa onean ospatzen hasi dira jarduera hauek.

Tipi-Topa, pandemia aurretik egiten zen modura, “Topan” amaitu zuten salda goxo bat hartuz musika entzuten zuten bitartean (eta lehen egun gisa pikoteo txiki batekin). Tipi luzea eta Tipi motza, biek, Pasai Donibane aldera jo zuten ibiltzera.

Honakoan Osasun Zentroko, Lezoko Pastoraleko, Aiton Bordako, Udaleko Gizarte zerbitzu eta Kiroletako kideak eta Jon, Lezoko KOZ (Kirol Orientatzailea) ibili ziren laguntzaile lanetan.

Hurrengo astean botika dendetako lagunak izango ditugu bertan ere.

Gogoratu: MARTXAN  asteartero 10:00etatik 11:00etara eta TIPI-TOPA, ostegunero, 10:30etan.

Animatu zaitezte!

Arloa edo saila