Ekainak 16an irekiko da Altzateko udako igerilekua

Or, 2018-06-15 14:02

Ekainaren 16tik irailaren 9ra erabili ahal izango da udako igerilekua

Ez dirudien arren, uda ate joka dugu eta, hori dela, Altzateko igerilekuak udako ordutegiari hasiera emango dio bihar, larunbatean. Era horretan, gune guztiak egongo dira zabalik: igerileku sakona (25m x 12,5m), erabilera anitzeko igerilekua (12,5m x 8,5m), udako igerilekua (biribila, 9m) eta udan eguzkia hartzeko berdegunea.

Udako igerilekua zabaltzearekin batera udako ordutegia jarriko da indarrean. Hortaz, Altzateko igerilekuaren ordutegia hurrengoa izango da bihartik irailaren 9ra arte, biak barne:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:15 – 21:00.
  • Larunbatetan, igandetan eta jai egunetan: 9:30 – 21:00.

Udako ordutegia amaitzean, herritarren ongizatea  bermatzea helburu hartuta eta gauzak behar bezala daudela ziurtatzeko,  itxialdi teknikoa egingo da. Beraz, igerilekua ezin izango da erabili irailaren 10etik 23ra bitartean, biak barne. Hortaz, neguko ordutegia irailaren 24tik aurrera jarriko da berriz ere indarrean. 

Arloa edo saila