Ekaineko larunbatetan, ordutegi aldaketa Bekoerrota kiroldegian

Az, 2018-06-13 16:34

Aldaketak, ekainean gelditzen diren hiru larunbatei eragingo die, arratsaldeko irekiera 16:30etara atzeratuz. Asteko gainontzeko egunetan ordutegia betikoa izango da eta uztailean udako ordutegia hasiko da

Udalak jakinarazi nahi du Bekoerrota kiroldegiak ordutegi aldaketa jasango duela ekainean gelditzen diren hiru larunbatetan. Era horretan, ekainaren 16, 23 eta 30ean honako ordutegia izango du: goizez, 8:30-14:00 eta arratsaldez, 16:30-20:00.

Aldaketak bakarrik larunbatei eragingo die eta asteko gainontzeko egunetan betiko ordutegia mantenduko da. Ekainaren 30a, larunbata, kiroldegiaren neguko ordutegiaren azken eguna izango da eta, beraz, uztailaren 1etik aurrerantzean udako ordutegia egongo da indarrean: astelehenetik ostiralera 8:00-21:00 bitartean egongo da zabalik, larunbatetan 9:00-13:30 eta 17:00-20:00 bitartean eta igande eta jaiegunetan itxita egongo da.

Arloa edo saila