Iparraldeko eskubaloi taldeen partidua jokatuko da larunbatean Bekoerrotan

Or, 2020-01-10 10:29

Munttarpeko neska taldearen partiduaren aurretik, arratsaldeko 16:00etan Stade Hendayais eta Zibero Tardets N2 gizonezko taldeen partidua jokatuko da.

Eguberrietatik bueltan, Munttarpe eskubaloi elkarteak ekin dio berriro eskubaloi ligari eta bide horretan, larunbatean, urtarrilak 11, Txingudi taldearen aurka lehiatuko da gure neska taldea.

Partidua 18:00etan hasiko da Bekoerrotan baina aurrez, arratsaldeko 16:00etan, iparraldeko gizonezkoen eskubaloi ligako partidua jokatuko da, hori ere kiroldegian. Hain zuzen Stade Hendayais eta Zibero Tardets N2 taldeak izango dira elkarren artean lehiatuko direnak eta amaitu ahala, neska taldeen arteko partidua jokatuko da.

Arloa edo saila