Irailaren 24ra bitartean igerilekua itxita

Al, 2017-09-11 13:23

Gaurtik irailaren 24ra arte, Altzateko igerilekua itxita egongo da. Bitartean igerilekuko erabiltzaileek Galtzarabordako igerilekua erabiltzeko aukera izango dute

Altzate igerilekua itxita egongo da irailaren 24ra arte –egun hori barne–. Kirol sailetik adierazi dutenez, “garbiketa eta mantenu lanak egin ahal izateko urteroko itxialdi teknikoa egingo da”. Epe horretan, abonatuek Galtzarabordako igerilekua erabiltzeko aukera izango dute.

Lezoko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Errenteriako Udalari eta bertako Kirol Patronatuari Galtzarabordako igerilekua erabiltzen uzteagatik.

Arloa edo saila