Kirol entitateentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

Al, 2022-11-07 10:59

Epea azaroaren 13an amaituko da.

2022 urteko aurrekontuari dagozkien kirol entitateentzako luzatzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da.

Lezoko, edo eskualdeko izaera eta Lezoko herritarrei zerbitzua eskaintzen dien, irabazi asmorik gabeko kirol entitateek 2022-2023 denboraldian federazioen antolaketari (liga eta txapelketetan parte-hartzea) dagokion kirol jarduera garatzera zuzenduriko dirulaguntzak arautzea eta ematea dute helburu oinarri-arau hauek.

Irizpideak eta informazio osagarria Lezoko Udaleko webgunean kontsultatu daitezke. Eskaera udal webguneko ondorengo estekan egin behar da: www.lezo.eus/eu/diru-laguntzak.

Epea, azaroaren 13aan amaituko da. Oinarri arau hauen objektu diren diru-laguntzetarako bideratutako kreditua 40.000 eurokoa da.

Arloa edo saila