Kiroldegiko eskubaloi eta saskibaloi pista berritzen ari dira

Or, 2017-10-06 10:55

Era berean, Altzate igerilekuaren urteroko itxierarekin batera, ohikoak diren mantenu eta garbiketa lanak egiteaz gain, sabaia isolatu eta berritu da

Udalak herriko azpiegiturak berritzen eta hobetzen jarraitzen du herritarrei kalitatezko instalazio eta eremuak eskaintzeko helburuarekin. Kasu honetan, kirol instalazioak egokitu eta berritu dira.

Momentu honetan eskubaloi eta saskibaloi pista berritzen ari dira. Zehazki, urte asko eta gero, pista lixatu eta pintatzeari ekin zaio. Guztira, 11 zelai pintatuko dira eta lan horiek amaitzean, zokaloak ere berrituko dira. Lanak datorren astean amaituko dituzte eta beraz, kirol taldeak bertan entrenatzen eta jokatzen hasiko dira.

Aipatu lanak gauzatu aurretik, eskubaloi ate berriak ezarri ziren eta datozen asteetan saskibaloi saskiak igo eta jaisteko sistema berrituko da. 2017 urtea amaitu aurretik ere, markagailu berria jarriko da pistan.

Igerilekuan ere hobekuntzak:

Altzate igerilekua itxita egon zen irailaren 24ra arte urteroko garbiketa eta mantenu lanak egiteko. Era berean, hezetasun arazoei irtenbidea emateko isolamendua ezarri da eta sabaia guztiz berritu da. 

Arloa edo saila