Larunbat honetan Skate-Scooter lantegia lezoarrentzako

Or, 2019-04-05 11:24

Apirilaren 6an, arratsaldeko 16:00etan hasiko da tailerra, Koldobike Gezala frontoian

Muturreko Kirol Klubak, kirol hauetako zaleentzako jarduera aparta antolatu du Lezon; Skate-Scooter lantegi bat. Lantegia, Bekoerrotako Koldobike Gezala frontoian eskainiko da, eguraldi txarra iragarri baitute egun honetarako. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 20:00etan amaitu. Aipatzekoa da, norberak eraman beharko duela bere materiala, baina Scooterrik ez duenarentzat bertan izango dituzte horietako batzuk lantegian parte-hartu ahal izateko.

Lantegirako, Koldobike Gezala frontoian irristatzeko elementu ezberdinak jarriko dituzte Muturreko Kirol Klubekoek, parte-hartzaileek espazio desberdinez gozatu ahal izateko.

Arloa edo saila