Lezo: Erne, prest, aurrera!

Ar, 2022-02-15 11:33

Esgrimako Eskola-Ligako bigarren jardunaldia ospatu da, non Gipuzkoako 30 ikastetxek parte hartu zuten eta Lezoko ikasleak taulako goiko postuetan finkatu ziren. Pasaia-Lezo Lizeoako ikasleek bost domina lortu zituzten, probintziako beste edozein ikastetxeetakoak baino gehiago. Markel Amat Lizeoako ikasleak garaipena errepikatu zuen Haur Mailan, Eneko Castillo taldekidearen aurka neurtu zituen indarrak finalerdietan. Lizeoako beste ikasle batek, Aner Galvez-ek, 8. postua lortu zuen, eta horrela, probako finalisten artean geratu zen.

Kimu Mailan, Ibai Maquibar-rek lehen jardunaldiko 3. postua errepikatu zuen. Eta Benjamin Mailan, Ayestaran anaiek, Aratzek eta Ekhik, zilarra eta brontzea eskuratu zituzten. Ligako hurrengo jardunaldia martxoaren amaieran izango da.

Badirudi lezotar gazteei ondo ematen zaiela kirol hau, mugimenduan dagoen xake baten antzekoa, non funtsezkoa den adimena eta ariketa fisikoa uztartzea. Jarduera hau ezagutu nahi dutenek Bekoerrota Kiroldegira jo dezakete edo lezokoesgrima@gmail.com helbidean galdetu.

Lezoar ikasleen emaitzak:

Haur Maila: 1. Markel Amat (Lizeoa); 3. Eneko Castillo (Lizeoa); 8. Aner Gálvez (Lizeoa); 9. Paul Muñoz (Lezo Institutua); 14. Nico Infante (Lizeoa). - Kimu Mailan: 3. Ibai Maquibar (Lizeoa); 9. Jon Ruiz (Lezo Herri Eskola). - Benjamin Maila: 2. Ekhi Ayestaran (Lizeoa); 3. Aratz Ayestaran (Lizeoa).

Arloa edo saila