Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketaren IV.edizioa

Ar, 2017-02-14 16:49

Igande honetan, otsailaren 19an, ospatuko da

Igande honetan, otsailaren 19an ospatuko da Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketaren 4. Edizioa. Lasterketa goizeko 10etan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta ordu bat eta hamar minutu inguru, 14 kilometrotako ibilbidea bukatu ondoren, hasierako abiapuntura iritsiko da lehen lasterkaria.

Inskripzioak 13 ordutan agortuta

2015ean kirolprobaken eskutik Lezoko lasterketak jasotako “Gipuzkaoko Mendi Lasterketako antolakuntza hoberenaren” saria eskuratu ondoren, inoiz baino indartsuago datokigu aurtengo edizio hau, honen adierazle, 13 ordu eskasetan agortu zirel aurtarrilaren 1ean eskuragarri jarritako 350 dortsalak.

Gazteentzako 7 kilometrotako ibilbidea duen lasterketa (15-18 urte)

Aurten ere bigarrengoz, gazteentzako lasterketa antolatu da. Ibilbideak 7 kilometro ditu eta momentuz 10 bat gazte ditugu izena emanda. Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntza taldeari gazteengan Mendiko Lasterketetarako zaletasuna bultzatzea gustatuko litzaioke ekimen honekin.

Izen handiko partaidetza

Aurten ere, lasterketak izen handiko korrikalariak izango ditu jaizkibelen gora, emakumeetan, besteak beste, uxune Tena, Araitz Lizarazu eta Lurdes Oiartzabala lezoarra eta gizonezkoetan Iker Oliveri, aurreko hiru edizioetako irabazlea, Joxe Amunarriz, Jon Ugalde, Ander Iñarra, Raul Artola…

Sariak ondorengoak izango dira. Gizon eta emakume irabazleak, txapela, trofeoa eta 150 eurotako bale bat Apalategui Kiroldendan erabiltzeko. Bai bigarren eta hirugarren gizon eta emakumeentzat, Lezoko produktuekin osatutako saskia. Lezoar lehenengo neska eta mutilak ere saria jasoko dute, herriko jatetxeetako afari bina jasoaz, eta azkenik, aurten lehenengo aldiz egingo den gazteen lastekertarako irabazleak, Hernaniko Bidearin Kiroldendaren eskutik Mendiko zapatilak irabaziko ditu. Urtero bezala, aurten ere, sari berezia ere egongo da suebakiako igoeran denbora hoberena egiten duen korrikalariarentzat.

Lasterketaren datuak

Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea du. 1200 metroko desnibel metatua dauka eta puntu baxuenak 18 metro ditu eta punturik gorereneak ordea 543 metro. Lasterketaren zatirik gogorrena, hasierako 7 kiolometroko igoerak dira, ondoren, herriruntz doan jaitsiera hasiko litzateke. Ibilbidean zehar Lezo herriko eta Jaizkibel mendiko toki berezienak zeharkatuko dituzte korrikalariek, Ixkulin, Allerru, Tiñelu eta 4anoa-postu egongo dira korrikarien zerbitzura, 3 edari postu eta edari-janari postu bat.
Dortsalen banaketa 8:30ean hasiko da eta 12:00etan sari banaketari hasiera emango zaio. Parte hartuko duten korrikalarien %90a gipuzkoarra da, baina badira Araba, Nafarroa, Iparraldea eta Bizkaitik etorriak ere. Oarsoaldeko 100 lasterketari baina gehiagok parte hartuko dute, 42 lezoaz, 46 errenteriar, 50 donostiar, 43 irundar eta 44 hondarribikoak.

Lasterketa amaitu ondoren zozketa bat burutuko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta gosari bat zerbitzatuko da partaide, bolondres eta ikusleentzat. Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzak bihotz bihotzez eskertu nahi du lasterketa hau egi bihurtzen duten patrozinatzaile, Lezoko Udala, eta bereziki,  bolondresetik gora lanean dabiltzanei.

Lasterketa solidarioa

Lasterketako inskripzioen euro bat solidarioa izango da “Zaporeak” erakundeak kudeatuko dituena.
Haurren lasterketa goizeko 10:15ean hasiko da herriko plazan eta bertan parte hartzeko euro batean dortsal solidarioak eskuratu beharko dira. Dortsalak goizeko 9:30etatik 10:00etara jaso daitezke. 5 mailetan sailkatuta egongo dira haurren lasterketak, 0-2 urte bitarte, 3-5 urte, 6-8, 9-12 eta 12-15 urte bitarte.

Aurtengo edizioan Lierni Lekuona Euskadiko Ziklo Krosean Lezoar Txapelduna omenduko du antolakuntza taldeak. 

Arloa edo saila