Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketaren VI. Edizioa

Or, 2019-02-15 14:53

Otsailaren 24ean ospatuko da Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketaren 6. Edizioa

Lasterketa goizeko 10etan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta ordu bat eta hamar minutu inguru, 14 kilometrotako ibilbidea bukatu ondoren, hasierako abiapuntuara iristiko da lehen lasterkaria.

Inskripzioak 12 ordutan agortuta.

2015ean kirolprobaken eskutik Lezoko lasterketak jasotako “Gipuzkoako Mendi Lasterketako antolakuntza hoberenaren” saria eskuratu ondoren, inoiz baino indartsuago datorkigu aurtengo edizio hau, honen adierazle, 12 ordu eskasetan agortu zirela urtarrilaren 1ean eskuragarri jarritako 350 dortsalak.

Izen haundiko partaidetza.

Aurten ere, lasterketak izen haundiko korrikalariak izango ditu jaizkibelen gora, emakumeetan, besteak beste Amaiur Iglesias Insausti, idoia Alvarez eta gizonezkoetan Iker Oliveri, lau edizioetako irabazlea, Joxe Amunarriz, Jon Ugalde, Ander Iñarra (2018 edizioko txapelduna), Raul Artola…

Sariak ondorengoak izango dira. Gizon eta emakume irabazleak, txapela, trofeoa eta 150 eurotako bale bat Apalategui Kiroldendan produktuetan erabiltzeko. Bai bigarren eta hirugarren gizon eta emakumearentzat, Lezoko produktuekin osatutako saskia. Lezoar lehengo neska eta mutilak ere saria jasoko dute, herriko jatetxeetako afari bina edukiz, eta azkenik, aurten lehengo aldiz egingo den gazteen lasterketarako irabazleak, Hernaniko Bidearin kiroldendaren eskutik Mendiko zapatilak irabaziko ditu. Urtero bezela, aurten ere sari berezi bat egongo da suebakiako igoeran denbora hoberen egiten duen korrikalariarentzat.

Lasterketaren Datuak.

Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea du. 1200 metroko desnibel metatua dauka eta puntu baxuenak 18 metro dauzka eta punturik gorenenak Allerru Jaizkibel gainak ordea 543 metro, Lasterketaren zatirik gogorrena, hasierako 7 kilometroko igoerak dira, ondoren, herriruntz doan jeitsiera hasiko litzateke. Ibilbidean zehar Lezo herriko eta Jaizkibel mendiko toki berezienak zeharkatuko dituzte korrikalariek, Ixkulin, Allerru, Tiñelu eta 4 anoa-postu egongo dira korrikalarien zerbitzura, 3 edari postu eta edari-janari postu bat.

Dortsalen banaketa 8.30tan hasiko da eta 12etan sari banaketari hasiera emango zaio. Parte hartuko duten korrikalarien %90a gipuzkoarrak dira, baina badira Nafarroa, Iparraldea eta Bizkaitik etorriak ere. Oarsoaldeko 144 lasterketarik parte hartuko dute, 65 lezoar, 48 erretenteriar, 49 donostiar, 34 irundar eta 49 hondarribikoak.

Azpimarratzekoa daemakume partehartzaileen igoera nabarmena. Aurtengo edizioan 59 emakumek hartuko dute parte, aurreko urtearekin alderatuz %17 gehiago. Aurreko urtean %11ª zen (41 emakume 2018an).

Lezoko partalehartzeen igoera nabarmena. 65 pertsonek eman dute izena lasterketan (42 2018ko urtean). %54ko igoera. Lehenengo urtez parte hartzaile gehien dituen herrian bilakatu da Lezo Herria.

Partehartzaileen edadea kontutan hartuta, 40 urtetik behera 197 partehartzaile eta 40 urtetik gorako 153 partehartzaile.

Lasterketa amaitu ondoren zozketa bat burutuko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta gosari bat zerbitzatuko da partaide, bolondres eta ikusleentzat. Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzak bihotz bihotzez eskertu nahi du lasterketa hau egi bihurtzen duten patrozinatzaile, lezoko Udala, eta bereziki 100 bolondresetik gora lanean dabiltzanei.

Lasterketa Solidarioa. Haurren lasterketak.

Lasterketako inskripzioen euro bat solidarioa izango da SURFRIDER FUNDAZIOAK kudeatuko dituena.

Haurren lasterketa goizeko 10.15etan hasiko da herriko plazan eta bertan parte hartzeko euro batetako dortsal solidarioak egongo dira gurasoen eskura. Dortsalak goizeko 9.30tatik 10:00etara jaso daitezke. 5 mailetan sailaktuta egongo dira haurren lasterketak, 0-2 urte bitarte, 3-5 urte, 6-8, 9-12 eta 12-15 urte bitarte.

Surfrider Fundazioak ozeanoaren, olatuen eta kostaldearen babesean eta balorazioan lan egiten duela orain dela 25 urte baino gehiago. Erakundeak hainbat proiektu eta kanpainia garatzen dituela kostalde mediterranear eta kantauriarraren arkuan, Bartzelonan eta Donostin dituen bulegoen bitartez. 

Ikerketa, lobbying eta ingurumen hezkuntzan garatzen ditu hainbat aktibitate; itsas hondakinen arazoari, eta klima aldaketari bideratuta daudenak. Ingurumen boluntariotzarekin eta sentzibilizazioari loturiko aktibitateak lantzen dituela ere.

LEZO MENDI FILM. TOR Zuzendaria: Mikel Urresti, Iñaki Urresti 2018, , 40min. Otsailak 22, ostirala arratsaldeko 19tan lezoko Gezala Auditoriumean. Doainik eserlekuak bete arte.

Silvia Triguerosek, 42 urte bete berri, ultratraileko probarik gogorrenetako batzuk egin ditu. Tor des Geants 330 kilometroko lasterketa bat da, 24.000 metro desnibelekoa, Alpeetan, Gran Paradiso Parke Nazionalean eta Mont Avic Parkean barna. Lehen saioan bosgarren izan ondoren, Silvia berriz saiatuko da probaren zailtasunei, batez ere mentalei, aurre eginez.

Aurtengo edizioko omenduak, futbol elitean jokatu duten lezoko neska futbolistak.

Edurne Osa, Lierni Oyaga, Anne Mugarza, Ainara Herrero

Arloa edo saila