Lezo mugitzen hasi da ikasturte berriarekin batera

Ar, 2022-09-20 18:22

Lezoarrak jarduera hauek ezagutzera gonbidatzen ditu udalak.

Ikasturte berriarekin, “Emakume korrikalariak”, “Martxan” eta “Tipi-Topa” ekimenak bueltatu dira herrira. Aurreko ikasturtean giroa onean ospatzen ziren jarduera hauek ezagutzera gonbidatu nahi ditu udalak bertako bizilagunak.

Astelehenetan, 19:00etan, Emakume korrikalariak elkartu egiten dira Koldobike Gezala frontoian. Edozein adin eta mailako emakumeek hartu dezakete parte, ez dago mugarik. Emakumeei korrika egiteko erreminta, baliabide eta ezagutzak helaraziko zaizkie giro ezinhobean.

Astearteetan, “Martxan” hasi dira Lezoko bizilagun helduagoak. Ariketa ezberdinak egiten dituzte 10:00etan Kiroldegian. Helburua herritarren aktibotasunean eragitea da. Egunerokoan jarduera fisikoa egiteak duen garrantzia islatzen da, non taldean eginez errotu eta ohitura bilakatzea nahi den.

Ostegunetan, 10:30etan, “Tipi-Topa”-ren txanda da. Ibilaldi luzea edo motzagoa egiteko aukera dago. Herriko plazatik paseotxoa emateko jarduera da, profesionalen gidaritzapenan. Hau amaitzean, Topa egiten da, salda beroa edota beste edari bat patxadan eta konpainian gozatuz.

Doako ekimenak dira eta taldeak zabalik daude. Informazio gehiago: Maddi / 674171 681

Animatu zaitezte!

Arloa edo saila