Orienteering jarduera berezia apirilaren 1ean

Og, 2017-03-30 10:39

Eskola kirolaren baitan, larunbatean, apirilaren 1ean, Orienteering jarduera berezia egingo da

Eskola kirolean urtean zehar jardunaldi bereziak antolatzen dira zenbait asteburutan. Horietako bat ospatuko da datorren larunbatean, apirilaren 1ean, Orereta ikastolaren instalazioetan. Egun horretan, benjaminek, Orienteering jardueran parte hartu ahal izango dute. 

Haurrek iparrorratzaz eta mapaz lagunduta lasterketa kronometratua egingo dute. Ibilbidean zehar aurkitu ditzaketen oztopoak eta probak gainditu eta kontrolguneetatik pasa beharko dira taldeak, tartean kokatutako abilezia frogak modu egokian burutu ondoren.

Hazkuntza eta garapen prozesuan dauden haurrek gaitasun fisikoak zein mentalak praktikan jarri beharko dituzte koordinazio jarduera honetan. Era berean, ibilbidea erabakitzeko ardurak edo zailtasunetan erabakiak hartzeko beharrak norberaren konfiantza eta diziplina garatzen lagunduko diete haurrei. 

Datozen jardunaldi berezietan, triatloia ospatuko da alebinentzat, 3. mailakoentzat jokoak egingo dira  eta 4. mailakoentzat Hockeya antolatuko da.  

 

Arloa edo saila