Uda, kirol jarduerez beteta

Al, 2019-04-29 15:19

Maiatzaren 2an zabalduko da Lezoko Udalak, Oarsoaldeko gainerako udalerriekin elkarlanean, beste urte batez martxan jarri duen Oarsoaldeko Eskualdeko Uda kirol kanpainan parte hartzeko izen-emate epea

Eskuorriak aste honetan zehar banatuko dira eskoletan eta eskuragarri egongo dira udal eraikinetan

Lezoko Udalak, Oarsoaldeko udalerriekin elkarlanean, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta kirol jarduera sustatzeko asmoz, Udako Kirol Jarduera Kanpaina kalera atera du beste urte batez eta izen-emate epea zabalik da jada.

Kirol jarduera eskaintza zabala da eta haurrei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak aurki daitezke bertan, hala nola, Boleibola, Top Kirola, Igeriketa, Zirkoa Parkeetan, Gimnasia Erritmikoa, Denok Dantzara, Akrobaziko gimnasia, etab.

Bestalde, eskualde mailan uretako jarduera bereziak ere antolatu dira, besteak beste, piraguismoa, arrauna, BTTa, Bela, Paddle Surf-a eta urpekaritza bataioak.

Izena emateko, Bekoerrota edota Altzatera gerturatu beharko dira interesa duten pertsonek edota esku-orrian kirol jarduera bakoitzaren alboan azaldutako telefono zenbakira deitu beharko da. Esku-orrian eskuragarri dauden jarduera bakoitzaren inguruko informazioa dago jasoa: eguna, ordua eta lekua.

Hemen eskuorria.

 

Arloa edo saila