Ordutegi zabalagoa Bekoerrota kiroldegian

Az, 2017-01-04 13:36

Jada martxan da Bekoerrota kiroldegiko ordutegi berria. Gauzak horrela, ordutegia zabaldu da, bai arratsaldeetan, baita asteburuetan ere, erabiltzaileek kirola egiteko aukera gehiago izan dezaten.

NEGUKO ORDUTEGIA:

Astelehena- Ostirala: 8:00-22:00
Larunbata: 8:30-14:00/ 15:15-20:00
Igandea/Jai egunak: 9:00-13:30

UDAKO ORDUTEGIA:

Astelehena- Ostirala: 8:00-21:00
Larunbata: 9:00-13:30/ 17:00-20:00
Igandea/Jai egunak: itxita

Era berean, 2017an jarduera berriak jarriko dira martxan eta herritarrei erabilera errazte aldera, bulego birtuala ezarriko da eta txartelaz gain, kiroldegira sartzeko, eskumuturrekoak banatuko dira.

Bulego birtualaren bitartez erabiltzaileek beraien fitxa kontsultatu eta aldez aurretik parte hartu nahi duten ikastaroetan izena eman ahal izango dute. Bestalde, kiroldegiaren sarreran informazio totem bat jarriko da, bulego birtualean egin daitezkeen eragiketak bertatik egin ahal izateko.

 

Arloa edo saila