Martxan jarriko duten belaunaldi berriko sare mugikorrak aukera emango die lezoarrei abiadura handiko datu mugikorren zerbitzuez gozatzeko eta eraikinen barruko estaldura hobetzeko.
Telefonicak, Vodafonek eta Orangek belaunaldi berriko telefonia mugikorreko zerbitzuak, 4G eta 5G, 800 eta 700 MHz-ko banden gainean ezartzeko prozesua egingo dutela iragarri dute.
Sare mugikor berriarekin datuen transferentzia abiadura eta estaldura hobetu dira; bai estaldurak huts egin ohi zuen geografia eremuetan, bai eta eraikinen barne-eremuetan ere.
Ezarpen-prozesua datozen asteetan egingo da Lezon. Prozesu honetan Lezoko Udalak ez du eskuhartzerik.
Edozein kasutan, Udalari jakinarazi diotenez, gerta liteke teknologia honen ezarpenak telebista seinaleari eragitea, interferentziak sortuz. Batez ere, lurreko telebista digitala (LTD) antena bidez ikusten duten eta telefonia mugikorreko estazioetatik hurbil dauden eraikinei edo etxebizitzei eragin diezaieke. Aldiz, ez die eragiten zuntz optiko, satelite edo Internet bidez telebista-seinalea jasotzen dutenei.
Halako arazorik sortuz gero, berau konpontzeaz arduratuko den operadorea izendatu dute: Llega700 operadorea. Beraz, prozesua egiten den bitartean sor daitezkeen arazoak eta galderak kudeatzeko, doako arretarako telefono bat jarri dute eskuragarri (900833999). Ondorengo webgunean ere informazioa kontsulta daiteke (www.llega700.es).