Kontuz! Lezoko Udalaren izenean iruzurra egiten saiatzen ari dira

Az, 2023-10-04 16:08

Lezoko Udalak ez du telefonoz jakinarazpenik egiten, ez datu ekonomikorik eskatzen ere.

Lezoko Udalak jakin berri du herriko taberna batean iruzurra egiten saiatu direla udalaren izenean.

Ustezko iruzurgileek tabernara deitu eta Lezoko Udalaren izenean datu ekonomikoak eskatu zizkieten langileei.

Lezoko Udalak gogorarazi nahi du, ez dituela inoiz telefonoz jakinarazpenak egiten, ez datu ekonomikoak eskatzen ere. Prozedurak beste era batera egiten dira, inoiz ere ez telefonoz.

Horrelako deiren bat jasoz gero, Lezoko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea gomendatzen zaie.