2022 urteko egutegiko argazki lehiaketak badu irabazlea

130 argazki baino gehiago jaso dira. Egutegien banaketa abenduaren 20ean egingo da.

Lezoko Udalak 2022 urteko egutegia prestatzeko lehiaketa bat jarri zuen martxan. Herriko toki edo momentu kuttunen irudiak jasotzeko deia egin zen eta herritarrek ederki erantzun dute.

“130 argazki baino gehiago jaso ditugu. Lehiaketako maila oso altua izan da eta oso irudi politak ikusi ditugu: Lezo elurtua, herriko jaiak, egunsentiak, animaliak, paisai ederrak…” adierazi du Jesus Mari Martiarenak, Lezoko alkateak.

12 finalista egongo dira eta bakoitzaren argazkia hilabeteetako batean agertuko da. Honez gain, irabazlearen argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta 200 euroko saria izango du erosketa bonoetan herriko komertzioetan erabiltzeko.

Irabazlea, Alfredo Sanjuan izan da, “fuente nocturna” argazkiarekin. Lezoko bazter esanguratsu baten argazkia atera zuen, Gabonetako bola erraldoi batean sartuta balego bezala. Epaimailak gehiengoz aukeratu zuen argazki hau.

Irabazlearen eta 12 finalisten argazkiak, Lezoko Udaleko webgunean ikusteko aukera dago: HEMEN ESTEKA.

Egutegi handiak eta txikiak banatuko dira aurten ere, abenduaren 20ean, udaletxean eta kultura departamenduan 08:30etatik aurrera. Ez galdu Lezoko irudi kuttunenak zure alboan izateko aukera.

Milesker parte hartzaile guztiei!

Arloa edo saila