Asteburuko kultur agenda

Or, 2020-02-07 12:40

Larunbata, otsailak 8, 17:00etan Gezalan:
HAUR ZINEMA: PLOEY

Ploey
Árni Ásgeirsson zuzendariaren animazio film jostagarri eta hunkigarri honek txori gazte baten istorio ederra kontatzen du. Txikienentzako sortua izan bazen ere, familia giroan gozatzeko aproposa da txori maitagarri honen abentura.


Larunbata, otsailak 8, 19:30ean Gezalan:
ZINEMA FAMILIAN: TOMBOY (Gazako zerriaren ordez)
Tomboy

Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda. Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu.


*Horrez gain, arratsaldeko 18:00etan Ganbara musika kontzertua eskainiko da Tomas Garbizu Musika Eskolan.

Arloa edo saila