Euskal literatura eskura

Hilaren 20a bitartean, 20€ko erosketagatik 6€ko liburu- bonua eskuratu ahal izango da liburu azokan.

Urtero bezala, hilaren 20a bitartean euskal liburu eta diskoen azoka antolatu du Jai Batzordean Lezoko Kultur Aretoan eta bertan, aurten lehen aldiz, liburu bonuaren ekimena jarri du martxan Udalak.

Horren bitartez helburua da euskaraz idatzitako literatura eta pentsamendu argitalpenak sustatzea eta horretarako euskal literaturari buruzko liburuak erosten laguntzeko, 20€-ko erosketagatik 6 € balio duen opari-bonua eskuratu ahal izango da Lezoko Liburu Azokan (Kultura Aretoa).

Izan ere, azoka honek helburu du euskaraz sortutako liburu eta diskoak ezagutaraztea eta herritarrak euskal kulturan murgiltzea.

Azoka goizez nahiz arratsaldez egongo da irekita eta ordutegia honako hau izango da:

  • Goizez: 11:00etatik 13:00era
  • Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara
Arloa edo saila