Gezala: sasoi berria

Igande honetan Gezala auditorioak ateak zabalduko ditu berriro segurtasun berme guztiekin.

La Celestina antzezlana izango da martxoaz geroztik auditorioan eskainiko den lehen ekitaldia eta udazkenerako kultur eskaintza zabala antolatu du Udalak bertan, herritar ororen gozamenerako.

Gezala auditorioak 6 hilabete egin ditu itxita martxoan osasun larrialdi egoera dekretatu zenetik. Covid-19ak eragindako egoera aldakor honetan, baina, Udalak modu seguruan auditoriora itzultzeko segurtasun eta osasun protokolo zorrotza landu du eta horri helduta, antzokiaren itzulerak, hau da, Gezalaren bueltak, badu jada irekiera data: igandea, urriak 4.

La Celestina antzezlana izango da Gezalaren ber-irekiera honetan eskainiko den lehen kultur ekitaldia, baina ez azkena, udazkenerako kultur eskaintza zabala antolatu baitu Udalak bertan. 

Edozein kasutan, itzulera honetan, kultura eta kultur eragileen lana babestu eta bultzatzeaz gain, herritarren segurtasuna eta osasuna lehenetsi da uneoro eta ildo horretan, Gezala segurtasun berme guztiekin zabalduko dela azpimarratu du Udalak, horretarako espresuki landutako protokoloari esker. 

Gauzak horrela, Lezoko Udalak herritar oro animatzen du, ezarritako segurtasun neurriak beteaz, antzokira itzuli eta kulturaz gozatzen jarrai dezaten. 

Igandeko ekitaldirako informazioa eta sarrerak hemen. 

Udazkenerako antolatutako egitaraua eta segurtasun protokoloa hemen

 

Arloa edo saila