Heldu dira Eguberriak Lezora!

Urtero bezala, ekintza egitarau oparoa antolatu du Udalak Eguberrietarako, besteak bestek, euskal liburu eta disko azoka, antzerkia, Santomas eguna eta musika ekitaldi ugari.

Egitaraua astelehenetik aurrera banatuko da etxeetan eta horrez gain, udal eraikinetan ere eskuragarri egongo da.

Eguberriak dagoeneko ate joka ditugu eta herria zein herritarrak festa giroan murgiltze aldera, Udalak ekintza-egitarau zabala antolatu du hilabete osorako.

Horiek horrela, abenduaren 3tik hasita urtarrilaren 5a arte, hainbat ekintza eta ekitaldi ospatuko dira Lezon. Esate baterako, Euskararen Eguna abenduaren 3an, literatur solasaldia 11n, haur antzerkia 13an, haur zinema zein zinema familian hilaren 14an eta 28an edota antzerki emanaldiak hilaren 15ean eta 22an.

Horiez gain, hilaren 27an presoen aldeko elkarretaratzea egingo da eta 29an halaber, Muxiko festa, biak Gurutze Santuaren plazan.

Eguberri musikalak Lezon

Aipatutakoez gain, musika nagusi izango da Lezoko kaleetan Eguberrietan zehar. Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolak, esaterako, hainbat ekitaldi ditu antolatuta. Abenduaren 14an, hain zuzen, bandak eta talde koralak Gabonetako kontzertua eskainiko dute 12:30ean Gezalan. Hilaren 18tik aurrera, aldiz, audizioen txanda izango da: 18an musika eta mugimenduko ikasleek eskainitakoa Musika Eskolan, 19an ikasleena Gezalan eta 20an, aldiz, saxofoi ikasleena, hau Musika Eskolan bertan.

Abenduaren 22an, halaber, Ganbara musika emanaldia eskainiko da 18:00etan Musika Eskolan.

Eta Musika Eskolak eskainitako ekitaldiez gain, Aiton Bordako abesbatzaren kontzertua ospatuko da abenduaren 17an eguneko zentroan, ohiko Kantujira 21ean eta Gabonetako kontzertua 23an Sutargi eta Aiton Borda abesbatzaren eskutik Gurutze Santuaren plazan.

Badator Olentzero!

Eguberri egunaren bezperan, abenduaren 24an, goizetik hasita ekitaldi ugari izango dira herrian Olentzeroren etorrera ospatzeko. 12:00etan Hator, Hator ekitaldia abiatuko da Euskal Herria plazatik, 16:30ean Gabonetako kalejira irtengo da Aiton Bordatik eta 18:30ean, aldiz, Olentzeroren kalejira San Pedro auzotik.

Jada 25ean, esan bezala, Olentzeroren etorrera ospatuko da Lezon, 11:30-12:00 bitartean Altamiran eta 13:30etik aurrera Gurutze Santuaren plazan.

Era berean, 2019 urtea agurtzeko, abenduaren 31n San Silvestre haur krosa eta ohiko urtezahar eguneko koplak eskainiko dira, 12:30ean Musika Eskolatik abiatuta eta baserriz baserri 15:00etatik aurrera, Tiñelutik abiatuta.

Behin jada 2020an sartuta, urteari eta erregeei ere ongietorria emateko, hilaren 5ean Pirritx-Porrotx eta Marimototsen emanaldia eskainiko da 12:00etan Bekoerrotan eta Errege desfilea egingo da 19:00etan Lopenetik abiatuta.

Santomas eguna abenduaren 15ean

Eta ekintza horien guztien artean ezin dugu ahaztu, noski, urteroko Santomas jaiaren ospakizuna. Kasu honetan hilaren 15ean egingo da 11:00etatik aurrera Karlos Saldise plazan eta bertan eguneko azoka berezia edota taloak eskainiko dira, beste hainbat ekintzen artean.

Abenduaren 13tik 20ra euskal liburu eta disko azoka Kultur Aretoan:

Lezoko Jai Batzordeko elkarte kideek antolatuta, euskal liburu eta diskoak erosteko aukera izango da Kultur Aretoan abenduaren 13tik 20ra bitartean.

Literatura bonua

Lezoko Udalak, halaber, liburu bonuaren ekimena jarri du martxan. Helburua da euskaraz idatzitako literatura eta pentsamendu argitalpenak sustatzea eta horretarako euskal literaturari buruzko liburuak erosten laguntzeko, 20€-ko erosketagatik 6 € balio duen opari-bonua eskuratu ahal izango da Lezoko Liburu Azokan (Kultura Aretoa).

Izan ere, azoka honek helburu du euskaraz sortutako liburu eta diskoak ezagutaraztea eta herritarrak euskal kulturan murgiltzea. Astebetez egongo da azoka Kultur Aretoan eta batzordetik hori bisitatzera, liburu edo diskoren bat erostera eta irakurtzera animatu dituzte herritarrak.

Azoka goizez nahiz arratsaldez egongo da irekita eta ordutegia honako hau izango da:

Goizez: 11:00etatik 13:00era

Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara

Arloa edo saila
Eranskinak