Martxan da berriro udalekuen bloga

Az, 2019-06-26 11:14

Gurasoek posta elektroniko bidez jasoko dute blogean sartu ahal izateko pasahitza.  Helburua da gurasoekin harremanak hobetu eta udalekuen inguruko informazio guztia helaraztea. 

Lezoko Udalak udalekuen bloga sortu zuen iaz udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin harremana hobea eta zuzenagoa izateko.

Gauzak horrela, iazko ekimenari jarraipena emanez, gaurtik aurrera martxan egongo da berriro aipatu bloga, kasu honetan, uztailaren 1etik 30era bitartean izango diren udalekuen inguruko informazio guztiarekin, hala nola haur taldeen eraketa edota eguneroko programazioa.

Iaz bezala, segurtasun neurri gisa, ezinbestekoa izango da pasahitza sartzea bloga erabili ahal izateko eta horretarako posta elektroniko bidez jasoko dituzte klabeak gurasoek.

Blogera sartzeko esteka hurrengoa da: https://hezkide.wixsite.com/udanjostatzera

 

Arloa edo saila