Myriam Perezen “HIRU” dantza ikuskizuna, igandean

Or, 2022-01-28 14:20

Eszenatokitik jaitsi eta NERI(H)ARI izenpean burutzen duen lehen proiektua da.

Lezoko Udalak kultura sustatzen jarraitzen du astero. Zeta Zeta saioa eta literatur solasaldia egin ondoren, iganderako HIRU(3) dantza ikuskizuna eskainiko du Gezala Auditoriumean, 20:00etan. Sarrerak udaleko webgunean daude eskuragarri.

Myriam Perez Cazabonek NERI(H)ARI izenpean burutzen duen lehen proiektua da, zeinek indar, berezitasun eta heldutasun profesional handiko dantzari eta artista lokal talde batekin, elkarlanerako gune bat sortzeko helburua duen. Baita sormenerako aukera berriak eta eszenaratze-formatu ezberdinak planteatzeko, ikertzeko eta eraikitzeko helburua ere. Biak, bai kanpo-sareak, bai barne-sareak errotzera eta zabaltzera bideratuak.

Bere lana dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Eta disziplinartekoa, bere transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartuz.

2004tik dabil dantza arloan, sortzaile, dantzari eta irakasle moduan, musika (Mursego, ElleBelga), antzerkia (Hika Teatroa), zinea (Akelarre), argazkilaritza (Nagore Legarreta, AitziberOrkolaga), disziplina anitzetako instalakuntza (Larraitz Torres, Rqer-Eva Villar), eskultura (ChillidaLeku Museoa), eta, nola ez, dantza (Ai Do Project, Kukai, Red Atalak 2.0, Node, Doos Colectivo) bezalako arte desberdinekin elkarlanean aritzeko grina azpimarratuz.

NERI(H)ARI da, dantza, pertsonen emozio-zirrikituen isla bezala; isiltasuna, komunikazio bide bezala; eta geldotasuna, mugimendu forma bezala, ulertzen dituen gunea, batez ere, presentzia eta begirada azpimarratuz.

Arloa edo saila