"Teresa eta Galtzagorri"

  • Ekitaldi mota
    Haur jarduera
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

"Teresa eta Galtzagorri"

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Tim lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vladek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.

Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Tim ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Timentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska. Teresaren etxean ezkutatuko da Tim, eta haren babespean biziko da. Elkarrekin, hainbat abentura biziko dituzte, eta lagun bereizezinak izango dira.

Denborarekin, Tim aldatzen hasiko da. Bere mundutik eta bere ingurukoengandik urrun denbora gehiegi daramala ikusiko du. Tim salbatzeko aukera bakarra itzultzen laguntzea izango da. Denborarik galdu gabe! Baina kontuz! Vlad zelatan dago!

Filmaren fitxa

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Haur jarduera
Hizkuntza
Euskaraz

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.