Astelehenean zabalduko ditu berriro ateak Lezoko udal liburutegiak

Egoerak baldintzatuta, hasiera batean maileguak soilik eskainiko dira, hau da, harrera gela soilik egongo da irekita eta liburutegiko gainerako zerbitzuak etenda mantenduko dira eta erabiltzaileak banaka sartu beharko dute.

Ordutegia 16:00-20:00 bitartekoa izango da astelehenetik ostegunera eta 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitartekoa ostiraletan.

Bi hilabete luzez itxita egon ondoren, astelehenean zabalduko ditu berriro ateak Lezoko udal liburutegiak. COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, ordea, hainbat segurtasun neurripean zabalduko da eraikina.

Izan ere, hasiera batean eta egoera hobetzen joan ezean, liburutegia maileguak egiteko soilik zabalduko da, hau da, harrera gela bakarrik egongo da irekita. Gainerako gela guztiak itxita eta bestelako zerbitzuak etenda mantenduko dira.

Era berean, erabiltzaile guztien zein liburuzainaren segurtasuna, osasuna eta ongizatea bermatze aldera, erabiltzaileak banaka sartuko dira liburutegira (14 urtetik beherakoak heldu batez lagunduta) eta ezinbestekoa izango da maskarilla eramatea eta baita sarreran eskuragarri egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea ere.

Maileguak egiterakoan, eraman nahi den materiala liburuzainari eskatu beharko zaio zuzenean eta beran entregatuko dio zuzenean erabiltzaileari. Horregatik, aurrez katalogoa kontsultatzea gomendatzen da. Itzultzeak, aldiz, kanpoko buzoian edo sarreran espresuki horretarako jarritako kaxetan egingo dira. Itzulitako material guztia, halaber, berrogeialdian egongo da, hamabost egunez.

Liburutegiko ordutegia ondorengoa izango da:

  • Astelehenetik ostegunera 16:00-20:00
  • Ostiraletan 09:00-13:00 eta 16:00-20:00

Informazio gehiago jasotzeko 943 51 95 92 telefonora deitu, liburutegia@lezo.eus posta elektronikora idatzi edota www.lezo.eus/liburutegia webgunea kontsulta daiteke.

Arloa edo saila