Otsailak 28, “Canción dulce” liburua jasotzeko azken eguna

Al, 2018-02-05 13:20

Martxoaren 27an, Leila Slimani idazlearen “Canción dulce” liburuari buruzko gaztelerazko literatur solasaldia ospatuko da; solasaldian parte hartzeko otsailaren 28a baino lehen izena eman eta jaso beharko da liburua, udal liburutegian.

Lezoko Udal Liburutegiak literatur solasaldiak antolatzen ditu, euskaraz eta gazteleraz. Horietan parte hartzeko, baina, beharrezkoa izaten da, aurretik, izena eman eta liburua jasotzea.

Gaztelerazko hurrengo literatur solasaldia martxoaren 27an egingo da, baina beharrezkoa da otsailaren 28a baino lehen izena ematea eta liburua jasotzea. Leila Slimani idazlearen “Canción dulce” liburua izango dute hizpide aipatu solasaldian parte hartzaileek. Hau arratsaldeko 18:30ean hasiko da udal liburutegian eta Javier Minak  dinamizatuko du.

2018ko gainerako literatur solasaldien egunak ezagutu nahi badituzu klikatu hemen. 

Arloa edo saila