Maskarilla solidarioak Oarsoaldean

Az, 2020-04-08 11:42

Lezon Maskarillak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko, ‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’ talde boluntarioa sortzen ari dira.

Gure alboan dauden mediku, erizain eta sektore honetan lan egiten duten guztientzat baita behar dituzten beste sektoreengana ere iritsi nahi dute.

Taldearen sortzaileek egin beharreko maskarei buruzko hainbat zehaztapen eman dituzte. Maskara kirurgikoak dira egin beharrekoak. Osasun arloko profesionalek eskatutakoaren arabera, mota jakin bateko maskarak egitea lehenetsi dute. %100ean kotoizkoak izan beharko dute eta iragazki gisa funtzionatuko duen oihal plastifikatu bat eduki beharko dute, izerdia pasatzen uzteko gai izango dena. Plastikozko oihalik ez duten jostunek, irekidura bat utzi beharko dute, maskararen erabiltzaileak filtroa jar dezan. Bestelako irizpideen jakitun ere badira talde honetako kideak eta gogor ari dira lanean.

Irabazi asmorik gabeko ekimen honen sortzaileek, arlo desberdinetan behar dute laguntza, baina gehien kosta zaien prozesua logistika dela diote.

Oarsoaldea Garapen Agentzia ahal duen neurrian bere laguntza eskaintzen ari da. Zuk ere zure laguntza eskaini nahiko bazenu, beraiekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar: maskarillak@gmail.com

Informazio guztia sortu duten web-orrian daukazue eskuragarri: https://n9.cl/nuvc