Nekazaritzako makinen/ibilgailuen azterketa teknikoa Lezon egiteko aukera

Al, 2023-11-06 17:10

Azaroaren 14an IAT azterketa herrian egiteko aukera eskainiko da.

Datorren azaroaren 14an, nekazal makinen/ibilgailuen azterketa teknikoa herrian egiteko aukera egongo da, Behemendi Elkarteak antolatutako ekimen baten bidez.

Nekazal erabilerarako ibilgailua duten haiek, hitzordua eskatu beharko dute Irungo IAT-n, 943626300 zenbakira deituta eta ikuskapena Lezon egin nahi dutela esan. Zerbitzuaren kostua 46,86 €-koa da eta eskudirutan ordaindu behar izango da. Beharrezkoa da seguruaren ordainagiria eramatea.

Lezoko Udaleko brigadako lokalean egingo dira azterketak (Txatxamendi 32, 110 poligonoan). Ordutegia: 08:30 –11:00.

Besteak beste, Landa Garapenerako elkarteen helburu nagusia landa-inguruneko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea eta haiei zuzendutako zerbitzuak ematea da, bizi-baldintza egokiak bermatzeko.