Neurtu zure energia-kontsumoa

Ar, 2020-05-19 15:57

Inguruan bizi diren herritarren eta merkatarien errealitate energetikoa ezagutu nahi dute Oarsoaldea eskualdeko lau udalek –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eraginkorragoak izaten eta energia aurrezten laguntzeko.

Egitasmoa 2020. urtean eskualdean egingo diren Energia ekintzen barruan kokatua dago eta Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi duenez, COVID19ren ondorengo egoera ekonomikoan, energiaren ikuspegi sozialerantz aurrera egitea beharrezkoa da, pertsonak erdigunean kokatuz.

Biztanleen energia-errealitatea ezagutu eta beharra duten pertsonei lagundu ahal izateko, ezinbestekoa da udalerri bakoitzeko biztanle eta merkatarien parte hartzea.

Bi galdetegi motz prestatu dira herritarren eta merkatarien beharrak ezagutu eta horren baitan, ekintza zehatzak gauzatzeko.

Herritarrei bideratutako galdetegia betetzeko sakatu hemen:

 

https://forms.gle/F2h1QvpjhJgcLihM7

 

2.jpg

Merkatariei bideratutako galdetegia betetzeko sakatu hemen:

 

https://forms.gle/uBXRWryF9JV9o4Ve6

 

1.jpg

 5 minutu besterik ez dira izango eta informazioa oso baliogarria da zentzu honetan laguntza eskaintzeko.


Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jar zaitezte Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan:

 

943 494 129

energia@oarsoaldea.eus