Borda

Monumentu mota

Bi familiako baserria, tamaina ertainekoa eta laukizuzen luze itxurako oina duena.

Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz.

Harearri eta kareharri harlanduz egindako eraiketa da. Aurrealdean agerian du eta atzealdea berriz, ezkutuan. Hertzetan harearri harlandoak dauzka.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, eraketa simetrikoa du. Lehenengo solairuan zurezko balkoi luzea du. Hegoaldeko fatxada ere simetrikoa da, hutsarte ugarirekin. Iparraldeko altxaketan estalpe eratxekia du.

43.324665697782, -1.8904557824135