PLOEY

PLOEY

Árni Ásgeirsson zuzendariaren animazio film jostagarri eta hunkigarri honek txori gazte baten istorio ederra kontatzen du.

Txikienentzako sortua izan bazen ere, familia giroan gozatzeko aproposa da txori maitagarri honen abentura.

Udazkenean, bere familiak emigratzen duen garaian, txoria oraindik ez da hegan egiteko gai. Hori dela eta, Artikoko negua pasatu beharko du, etsai basatiei aurre egin, baita bere buruari ere, hurrengo udaberrian familiarekin bat egiteko. Bidean, espezie askotako lagun berriak egingo ditu, eta haiek lagunduko diote helburua betetzen.

Baina... lortuko al du txoriak familia eta benetako maitasuna ezagutzea?

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz

43.3197988, -1.8980768

Nire agendan erantsi