2019KO MAIATZAK 30

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko maiatzaren 30ean, 19:30etan eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bilerara etorri Ainhoa Zabalo Loiarte, Igor Cordero de la Fuente eta Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Bilkuran da ere udal kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegi.

1. 2019ko martxoaren 28an ohiko izaerarekin eta apirilaren 30ean ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea (2019ID200002 eta 2019ID200003).

Aktak inolako aldaketarik gabe onartu dira.

2. Hirigintza saileko lan postuen balorazioa onartzea eta 2019. urteko plantilla organikoaren eta lanpostu zerrendaren lehenengo aldaketari onarpena emateko diktamena (2018ID130048).

Lezoko Udalak, 1989. urtean, erakundea osatzen zuten lanpostu guztien balorazio bat egin zuen.

Data horretatik aurrera, eta erabaki desberdinen bidez, lanpostu berriak sortu dira eta soldata-maila berriak finkatu dira, zeinak udalbatzaren erabaki bidez, jasota geratu baitira onartu diren plantilla organiko eta lanpostu-zerrenda desberdinetan.

Eskaerak egin dira soldata maila berrikusteko eta lanpostu berriak sortzeko, alkatetza honek lehenik eta behin Hirigintza saileko langileen funtzioak eta zereginak aztertzea eta balorazioa egitea erabaki zuen. Sail hau, aurreko balorazioa egin zenean, bi lanpostuk osatzen bai zuten (aparejadore-zerbitzu burua eta administraria) eta, gaur egun, 6 lanpostuk osatzen dute. Era berean aurrikusten da egindakoarekin balorazioaren lehen fase egitea eta jarraipena ematea udal honetako gainontzeko sail guztietako lan postuekin.

Alkateak 2018/07/04n emandako D18/0718 dekretuaren bidez, OTEIC taldearen aholkularitza-zerbitzuak kontratatu ziren jarraian zehazten diren Hirigintza saileko langileen eta lanpostuen funtzioak eta zereginak aztertzeko eta balioesteko.

  • Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen arduraduna.
  • Arkitektoa.
  • Arkitekto teknikoa.
  • Ingurumen teknikaria.
  • Hirigintzako administraria.
  • Hondakinen bilketa gestiorako administraria.

    2018. urteko azaroan, OTEIC-ek aipatu lan postuen behin behineko balorazioa aurkeztu zuen, eta sailean detektatuko beharretan oinarrituz lan postu berri bat sortzea proposatu zuen, Hirigintza administrari koordinadorea.

    2018. urteko abenduan behin behineko balorazio hau interatuei eta ordezkaritza sindikalari hel arazi zen, audientzia epea emanez alegazioak aurkezteko.
    Alegazioak aurkezteko epea amaituta, hiru langilek alegazio idatziak aurkeztu zituzten.

    2019ko otsailean OTEIC-ek aurkeztutako txostenean, ez ditu estimatzen Hirigintzako arduradunak eta arkitekto teknikoak aurkeztutako alegazioak eta zati batean estimatzen du ingurumen teknikariak aurkeztutakoak.

    Behin betiko proposamenak erretribuzio nibeletan aldaketak dakarzki eta lan postu berri baten sorrera. Aldaketa hauek 2019. urteko Lan Postuen Zerrendan jaso beharrak daude eta sortutako plaza berriz (Hirigintzako administrari-koordinadorea) Plantilla Organikoan eta Lan Postuen Zerrendan.
  • Lan Postuen Zerrendan egin beharreko aldaketak:
  • Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Arduraduna, enpresako 21. nibeletik 22ra.
  • Arkitekto postua, enpresako 19. nibeletik 21era.
  • Arkitekto tekniko postua, enpresako 17. nibeletik 18ra.
  • Ingurumen teknikari postua, enpresako 14. nibeletik 15era.
  • Planilla Organikoan eta Lan Postuen Zerrendan egin beharreko aldaketak, plaza eta postu berri bat:
  • Plantillan, plaza bat sortzea: administrazio orokorreko eskala, azpieskala administratiboa, klasea administraria, C1 tal, erregimena funtzionarioa, hutsik.
  • Lan Postuen Zerrendan: lan postuaren izena (Hirigintzako administrari koordinadorea), Enpresa nibela 14, Destino Osagarria 21, Konplementu Espezifikoa 17677,97€, Hizkuntza Eskakizuna 3. 2019/06/30ko betetze datarekin.

    Jose Angel Sanchezek galdetu du zergatik ez diren udaleko departamentu guztiak aztertu. Alkateak esan dio departamentu horretan zenbait eskaera zeudelako. Mikel Arrutik dio beste sail batzuetan aldaketak onartu direla inongo aurre azterketarik gabe, adibidez, onartu berria den administrari baten lanaldia handituz. Mikel Arrutiren ustez erabakian proposatzen den udal sailetako azterketa egitearen konpromisoa sailez sail egin beharrean udalaren funtzionamendu orokorra aztertuz egin beharko zen, etorkizunari begirako antolaketa prestatu asmoz.

Horiek horrela, 2019ko maiatzaren 23an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta hiru abstentziorekin (bilkuran diren EHBILDU udal taldeko hiru zinegotziena) behean heldu dena erabaki du:

BAT: OTEIC-ek aurkeztutako txostenaren arabera, ontzat ez hartzea balorazio proposamenari Hirigintzako arduradunak eta arkitekto teknikoak jarritako alegazioak, zati batean onartzea Ingurumen teknikariak jarritakoak, eta Hirigintza saileko lan postuen balorazioa onartzea.

BI: OTEICe-ek aurkeztutako txostenaren arabera, behin behineko onarpena ematea plantilla organikoaren eta lan postuen zerrendaren aldaketari, OTEIC proposatutako aldaketak eginez eta hurrengo izendapena duen plaza eta lan postu berri bat sortuz plantilla organikoan eta lan postuen zerrendan:

  • Plantillan, plaza bat sortzea: administrazio orokorreko eskala, aspiezkala administratiboa, klasea administraria, C1 tal, erregimena funtzionarioa, hutsik.
  • Lan Postuen Zerrendan, lan postuaren izena: Hirigintzako administrari koordinadorea, Enpresa nibela 14, Destino Osagarria 21, Konplementu Espezifikoa 17677,97€, Hizkuntza Eskakizuna 3. 2019/06/30ko betetze datarekin.

    HIRU: OTEIC-ek aurkeztutako txostenaren arabera, behin behineko onarpena ematea Lezoko udaleko lanpostu zerrendaren aldaketari, jarraian zehazten diren lan postuen soldata mailak horrela definituak gelditzen direlarik:
  • Hirigintza, Obra eta Zerbitzutako Arduraduna: enpresako nibela 22, Destino Osagarria 25.
  • Arkitekto postua: enpresako nibela 21, Destino Osagarria 24.
  • Arkitekto tekniko postua: enpresako nibela 18, Destino Osagarria 23.
  • Ingurumen teknikari postua: enpresako nibela 15, Destino Osagarria 21.

    LAU: Konpromisoa hartzea plantillaren organizazioaren azterketa egiteko eta udala osatzen duten sail guzietako lan postuen balorazioa egiteko.

    BOST: Jendaurrean jartzen da espedientea, iragarki hau GAOn argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean

    Adierazitako epea igaro eta ino­lako erreklamaziorik egin ez bada, aipatutako aldaketak behin betikoz onetsiko dira beste erabakirik hartzeko beharrik gabe eta argitaratu egingo dira.

3. 2019. urteko Plantilla Organikoaren eta Lan Postu Zerrendaren bigarren aldaketari onarpena emateko diktamena (2019PE290002).

Udalbatzak 2018ko azaroaren 29n 2019. urteko udal Plantilla Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda onartu zituen.

Plantilla Organikoak eta Lan Postuen Zerrendak administrazio publikoetako organizazio arloko pertsonaleko beharrak jasotzen dituzte, hala nola entitatea osatzen duten lan postu guzien ezaugarriak, eta garaian garaiko organizazio beharrei erantzuna emateko eta aldaketak jasotzeko tresnak dira.

Egun, lege aldetik arazoak daude langile batek aldi berean entitate berean erregimen laboral ezberdina duten bi lan postu batera betetzeko (laboarala/funtzionarioa). Egoera honetan daude Udaltzaingoko administrari plaza (funtzionarioa) eta Hondakinen bilketarako administrariarena (laborala), edota Musika Eskolako administrari laguntzaile plaza (funtzionarioa) eta Bake Epaitegiko administrari laguntzaile plaza (laborala).

Horiek horrela, Hondakinen Bilketarako administrari plaza eta postua, hala nola, Bake Epaitegiko Administrari Laguntzailearena, aurrerantzean funtzionario erregimenera pasatzea proposatzen da.

Bestalde, Bake Epaitegiko administrari laguntzaile postuak egun enpresako 8. nibela du, eta postu honen nibela Musika Eskolako administrari laguntzailearenarekin parekatzea proposatzen da, hau da 10. nibela jartzea.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2019ko maiatzaren 23an egindako bilkuran, emandako aldeko diktamenarekin, Udalaren Osoko Bilkurak ahobatez erabaki du:

BAT: Behin behineko onarpena ematea 2019. urteko Plantilla Organikoaren eta Lan Postu Zerrendaren 2. Aldaketari jarraian zehazten diren aldaketak jasoz:

  • Hondakinen Bilketarako administrari plaza eta postua eta baita Bake Epaitegiko adminstrari laguntzaile plaza eta postua laboral izaera izatetik funtzionario izaera izatera pasatzen dira.
  • Bake Epaitegiko administrari laguntzaile postua, enpresako 8. nibeleko erretribuzio mailatik 10. pasatzen da.

    BI: Jendaurrean jartzen da espedientea, iragarki hau GAOn argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean

    Adierazitako epea igaro eta inolako erreklamaziorik egin ez bada, aipatutako aldaketak behin betikoz onetsiko dira beste erabakirik hartzeko beharrik gabe eta argitaratu egingo dira.

4. 2018ko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpenaren diktamena (2019KO080001).

Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak, 2019ko apirilaren 4an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2018 ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, proposatzen da 2018 ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.

Hori ikusirik, 2019ko maiatzaren 23an egin zen Batzorde Informatibo Orokorraren aldeko diktamenarekin, udalaren osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta hiru abstentziorekin (bilkuran diren EHBILDU udal taldeko hiru zinegotziena) behean heldu dena erabaki du:

BAT: 2018 ekitaldiko Kontu Orokorra onartzea.

5. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea.

Udal kontuhartzailearen txostenen berri eman zaio osoko bilkurari, maiatzaren 23ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala. Hauek dira banatutako txostenak:

  1. 2019ko 1. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.
  2. 2019ko Finantza eta Aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3 art.).

Deialditik gaur bitartean Alkateak onartutako hiru aurrekontu aldaketen kontu ere eman zaio osoko bilkurari. Zehazki aldaketa hauena:

  • 2019 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu transferentzia, 2019-KALD-000002-00 (2019KO010002).
  • 2019 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu gaikuntza, 2019-KALD-000003-00 (2019KO090001).
  • 2019 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu gehigarriak, 2019-KALD-000004-00 (2019KO050001).

6. Euskal Sozialistak aurkeztutako mozioa: Mozambikeri larrialdirako laguntza ematea (2019AL050001).

Honela dio mozioak:

“MOZAMBIKERI LARRIALDIRAKO LAGUNTZA EMATEKO MOZIOA

Udal-alderdi sozialistak MOZIO HAU aurkeztu du udalbatzak eztabaidatu eta erabakia har dezan.

JUSTIFIKAZIOA

Mozambikeko egoera kezkagarria da. Izan ere, martxoaren 14tik 15era arteko gauean, Idai zikloiak lurra ukitu zuen Beirako hiritik hurbil. Mozambike erdialdean dago, herrialdeko laugarren hiri handiena da, eta 550.000 biztanle baino gehiago ditu.

170 eta 190 km/h arteko haizeek eta euri-erauntsiek ia erabat suntsitu dute hiria (% 90).

Kopuru ofizialen arabera, oraingoz 750 pertsona hil dira, eta milaka zauritu daude; hala ere, kalteak identifikatzeko lanek aurrera egin ahala, litekeena da kopuru horrek nabarmen gora egitea.

Gainera, milaka pertsonak etxea galdu dute, eta ostatu ematen duten zentro eta babesleku inprobisatuetara jo behar izan dute.

Baliteke egoera horrek okerrera egitea, oraindik ere uholdeak egon baitaitezke zenbait tokitan. Inguruko herrialdeetan ere kalte pertsonal eta material ugari eragin ditu zikloiak.

Izan ere, NBEren arabera, haize zakarrek eta euriteek milioi eta erdi pertsonarengan baino gehiagorengan izan dute eragina, zuzenean.

MOZIOA

1.- Lezoko Udalak elkartasuna erakutsi nahi dio Mozambikeri eta 2.000€-ko laguntza bideratu du Idai zikloiaren ondoren sortutako egoera arintzeko asmoz.

Gipuzkoako Gurutze Gorriari emango zaio laguntza hori.”

Jose Angel Sanchez zinegotzia ados dago EHBilduko Mikel Arrutik Batzorde Berriemale Orokorrean egindako proposamenarekin: Gurutze Gorriari beharrean, dirulaguntza Zaporeak-i bideratzearekin.

Aldaketa horrekin mozioa ahobatez onartu da.

7. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak

7.1.- Irlentz Ortega zinegotziak kirol jardueren inguruko berriak eman ditu:
7.1.1. Behin kirol taldeak bere tenporadak bukatuta udalak emandako dirulaguntzen 2. ordainketa jasotzeko egindako gastuen zuriketekin hasiko direla.
7.1.2. Jartzear daudela bide osasungarrien bide-seinaleak.
7.1.3. Asteburuan futbito txapelketaz gain, kotxe klasikoen 3. Ekitaldia pasako da herritik.

7.2. Miguel Angel Sanchezek dio udalak martxan zituen obrak bukatu direla (Altamirako igogailua, Donibanerako bidegorria eta Elias Salaberriko espaloi berritze lanak. Bestalde aipatu du enplegu planak martxan daudela eta haien bidez bi igeltsero eta hiru margolari ari direla herrian lanean, ekainean beste hiru margolari hasiko direla dio.

8. Galde-eskeak.

Mikel Arrutik, legealdiko azken plenoa izanik eta zinegotzi batzuek hurrengoan jarraituko ez dutenez, eskerrak eman dizkie zinegotzi guztiei legealdi honetan elkarren artean izan duten tratu eta errespetuagatik. Eskertu du Lezoren hobe beharrez aritzea eta bakoitzaren iritzi ezberdinez gain elkarren arteko tratu humanoa gailendu delako.

Alkatea ere bat dator Arrutik esandakoarekin eta eskerrak eman dizkie zinegotzi guztiei.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:05ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432675tik 1432680ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna