Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai, eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Horretarako, Adelina Fortnight abenturazale adoretsuaren laguntza izango dute, beronek baitauka Yetien kokagunea adierazten duen mapa bakarra. Hirurek, elkar hartuta, arrisku ugari gainditu beharko dituzte helmugara iristeko.
Fitxa
- Jatorrizko izenburua: Missing Link
 - Estreinaldi-urtea: 2019
 - Generoa: Animazioa, abenturak, komedia
 - Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak
 - Iraupena: 95 minutu
 - Kalifikazioa: Publiko guztientzat egokia
 - Zuzendaria eta gidoigilea: Chris Butler
 - Musika: Carter Burwell
 - Produkzio-etxeak: Laika Entertainment, Annapurna Pictures
 - Ekoizpena: Arianne Sutner, Travis Knight
 - Banaketa: Michèle Abitbol-Lasry, Séverine Lajarrige
 
Eguna eta ordua
          Lekua
              Gezala Auditoriuma
          Arloa edo saila
          
      Ekitaldi mota
              Ikus-entzunezko emanaldia
          Hizkuntza
          Euskaraz
              Prezioa
              Doakoa
          
    