2019KO EKAINAK 10

Lezon, 2019ko Ekainaren 10an, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bilerara ere etorri da gaizerrendako laugarren gaia hasterako Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2019ko maiatzaren 29an egindako bilkurako akta onartzea (2019ID2100010).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Lezoko ur zerbitzuarentzat ibilgailu baten hornidura kontratuaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2019ID160001).

Lezoko Udalak Lezoko ur zerbitzuarentzat ibilgailu baten hornidura kontratatzea erabaki du.

Adierazitako zerbitzua gauzatzeko, Udal Zerbitzu Teknikoak Baldintza Agiri Teknikoak (BAT) idatzi ditu.

Hornidura BAT horren arabera esleitu nahi da. Kontuan izanda, BATak aurreikusten duen aurrekontua 30.000 € euro dela (B.E.Z. barne), hornidura esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatu laburtua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu kontratuaren esleipenerako espedientea azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko ur zerbitzuarentzat ibilgailu baten hornidura kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: Udal Zerbitzu Teknikoak idatziriko Baldintza Agiri Teknikoak onartzea.

HIRU: Adierazitako kontratazioa arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU: 30.000 € tako gastua onartzea (BEZa barne) (A-415).

3. Lezoko Eskola Agenda 21eko programa gidatzeko laguntza teknikoaren zerbitzu kontratuaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2019ID160002).

Lezoko Udalak Lezoko Eskola Agenda 21eko programa gidatzeko laguntza teknikoaren zerbitzu kontratatzea erabaki du.

Adierazitako zerbitzua gauzatzeko, Udal Zerbitzu Teknikoak Baldintza Agiri Teknikoak (BAT) idatzi ditu.

Zerbitzua proiektu horren arabera esleitu nahi da. Kontuan izanda, BATak aurreikusten duen aurrekontua urteko 12.000 € euro dela (B.E.Z. barne) eta 5 urte arteko luzapenerako aukera aurreikusten dela, zerbitzua esleitzeko prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliko da.

Era berean, kontratazio prozedura burutzeko beharrezkoak diren Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dute udal teknikariek.

Aipatu kontratuaren esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Eskola Agenda 21eko programa gidatzeko laguntza teknikoaren zerbitzua kontratuaren espedienteari hasiera ematea, prozedura irekia eta tramitazio sinplifikatua erabiliz.

BI: Udal Zerbitzu Teknikoak idatziriko Baldintza Agiri Teknikoak onartzea.

HIRU: Lezoko Eskola Agenda 21eko programa gidatzeko laguntza teknikoaren zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria.

LAU: 12.000 € tako gastua onartzea (BEZa barne) (A-439).

4. Donibanealde Bailara 12ko Olamarta Berri etxea berreraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2018H0030005).

2019ko maiatzaren 21ean J.K.A.V.k Donibanealde Bailara 12an kokatzen den Olamarta berri etxea berreraikitzeko obra baimena lortzeko dokumentazio osagarria aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1350). Horretarako U.C.G., J.Q.C. eta J.A.I.A. arkitektoek sinatzen duten oinarrizko proiektua aurkezten du, elkargoaren bisatu zigilurik gabe, eta gauzatze materialaren aurrekontua 167.363,02 eurotakoa izanik.

AURREKARIAK

2014ko abenduaren 19an, J.K.A.V.k informazio urbanistikoa eskatu zuen Olamarta berri etxea handitzearen inguruan (erregistro sarrera zenbakia 3007). Plan Orokorreko 131. artikulua aplikagarria ote den jakin nahi du, eta baita etxeari atxikita dauden eraikinak mantendu ote litezkeen. Irudiak aurkezten ditu eskaerarekin batera.

Hirigintzako zerbitzu teknikoekin izandako hamaika bileretan hainbat azalpen ahoz ematen zaizkio.

2017ko maiatzaren 10ean, J.K.A.V.k proposamen berri bat aurkezten du (erregistro sarrera zenbakia 1170).

2017ko abenduaren 21eko sinadura data daraman txosten teknikoa 2018-01-09ko D18/0017. Dekretuz, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak hartutako erabakiaren bitartez jakinarazi zitzaion J.K.A.V.ri.

2018ko maiatzaren 9an, J.S.T.k, J.K.A.V.ren ordezkari moduan Donibanealde bailarako 12 zenbakia duen Olamarta Berri etxebizitza eraberritzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1127). Horretarako J.S.T. arkitekto teknikoak sinatzen zuen proiektua aurkezten zuen, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2018ko maiatzaren 5eko oniritzi zigilua zeramana eta gauzatze materialaren aurrekontua 36.477,05 euro izanik.

Ondoren, 2018ko uztailaren 5ean, J.K. eta J. udal teknikariekin bildu ziren, eta proiektuaren inguruko zalantzak argitu zitzaizkien. Esandakoen arabera, proiektu berria aurkeztekotan geratu ziren.

2018ko uztailaren 20ean, J.K.A.V.k Donibanealde bailarako 12 zenbakia duen Olamarta Berri etxebizitza eraberritzeko proiektu birmoldatua aurkeztu zuen obra baimena eskatzeko (erregistro sarrera zenbakia 1839). Horretarako J.S.T. arkitekto teknikoak sinatzen zuen proiektu berri aurkeztu zuen, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren oniritzi zigilurik ez zeramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 15.575,48 euro izanik.

2018ko irailaren 27an, J.K. eta J. udal teknikariekin bildu ziren, eta igorri zen txostenean jasotako hainbat azalpen hitzez eman zitzaizkien. Era berean, egun horretan aukera berri bat proposatu zuten, gaur egun dagoen eraikina eraitsi eta berria beste kokapen batean berreraikitzea alegia. Aukeraren bideragarritasuna ezagutu nahi zuten.

2018ko urriaren 19an sinatutako txosten teknikoan egun dagoen eraikuntza eraberritzeko argibideak eman zitzaizkien, eta baita, eraikuntza berri bat berreraiki eta kokapena aldatzeko bete behar zituzten baldintzak adierazi ere.

2019ko otsailaren 7an J.K.A. udal teknikariekin bildu zen proiektua burutuko zuten arkitekto talde berria aurkeztu, eta egun dagoen etxebizitza eraitsi, eta lursailaren barnean, baina kokapen berri batean etxebizitza berri bat eraikitzeko zalantzak argitzeko.

2019ko apirilaren 8an J.K.A.k Donibanealde bailarako 12an kokatzen den Olamarta berri etxea berreraikitzeko obra baimena lortzeko dokumentazioa osagarria aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 997). Horretarako U.C.G., J.Q.C. eta J.A.I.A. arkitektoek sinatzen duten oinarrizko proiektua aurkezten du, elkargoaren bisatu zigilurik gabe, eta gauzatze materialaren aurrekontua 178.246,62 eurotakoa izanik.

2019ko maiatzaren 13an e-mailez aurkeztutako proposamenaren inguruan betetzen ez zituzten baldintzak adierazi zitzaizkien, obra baimena lortu ahal izateko egin beharreko moldaketak adieraziz, eta maiatzaren 21ean aurkeztutako oinarrizko proiektuak aldaketa horiek jasotzen ditu.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.K.A.V.k, Donibanealde Bailara 12an kokatzen den Olamarta Berri etxea berreraikitzeko aurkeztutako proiektua onartzea, baina Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 30. artikuluaren baserrien berreraikuntzen baimenen inguruan ezarritakoaren arabera, obra baimena eman baino lehen proiektua jendaurrean erakusgai jartzea gutxienez 20 egunez.

BI: Gauzatze proiektuan txertatu beharko diren honako aldaketak eskatzea:

Lezoko Plan Orokorreko 94. artikuluan ezarritakoaren arabera, gelen gutxieneko dimentsioak indarrean dagoen Babes Ofizialeko Etxebizitzen araudiak eskatutakoak izango dira, eta zentzu honetan logela nagusiak 10 metro koadro gehi 1,5m x 0,60m dituen armairua sartzeko espazioa beharko lituzke, hots, 10,90 metro koadro, oinarrizko proiektuan ageri diren 10,75 metro koadro baino gehiago. Moldaketa erabat bideragarria da.

Ebaketetan altuera libreak adierazi beharko dira.

Arotzeriak zehazterakoan garajea eta etxebizitza banatzen duen ateak suteen aurkako neurriek eskatzen dituzten ezaugarriak bete beharko ditu, alegia, EI2-45-C5.

Garajeko arrapalaren ezaugarriak jasotzen dituen ebaketa aurkeztu beharko da, gehienezko malden azpitik dagoela argi eta garbi adierazteko moduan.

5. Zubitxo kaleko 33ko tarte-solairuko eskuineko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena emateko proposamena (2019H0340002).

2019ko martxoaren 28an J.C.A.I.E-k Zubitxo kaleko 33ko tarte-solairuko eskuineko lokala etxebizitza bihurtzeko erabilera aldaketa eta obra baimena eskatu zituen (erregistro sarrera zenbakia 907). Horretarako, I.G.E. arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2019ko martxoaren 22ko bisatu zigilua darama, eta gauzatze materialaren aurrekontua 12.430,00 izanik.

Etxebizitzan bihurtzeko lokalaren erabilera aldaketaren espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.C.A.I.E ri Zubitxo kaleko 33ko tarte-solairuko eskuineko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, baina horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 5.270,27 euroak ordaintzea.

BI: J.C.A.I.Eri, Zubitxo kaleko 33ko tarte-solairuko eskuineko lokala aurkeztutako proiektuaren arabera etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 6 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabetetako luzapena eska liteke.

2.- Baimena lortzen denetik urte betera etxebizitzak amaitua eta eskatzailea bertan bizitzen egon beharko da.

3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta Udal Etxebizitza Tasatuaren behin-betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

4.- Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan. Sukalde eta bainugelako aireztapena proiektuan adierazi bezala egin dela, eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere. Esekitokirik ez dagoenez, lehorgailu bat jarri beharko da derrigorrez.

5.- Ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur-kontagailua jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

6.- Sarrerako atearen igarobide librea 0,90 metrokoa izan beharko da.

7.- Eskatzaileak lokala etxebizitzan bihurtuko ez balu erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta zigor moduan karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren %50a baino ez litzaioke itzuliko.

HIRU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 621,50 euro ordaindu beharko ditu.

LAU: Zubitxo kaleko 33ko tarte-solairuko eskuineko lokalean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea behin behinekoz, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintzak guztiak bete direla ziurtatzen denean, eta dagokion obra amaierako dokumentazioa Udalean aurkeztu ondoren.

BOST: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 7,14 x 1,2 = 8,57 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

SEI: Guztira 5.891,77 euro ordaindu beharko ditu (5.270,27 euro erabilera aldaketaren karga urbanistikoengatik + 621,50 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik, hots, aurrekontuaren %5) hondakinen bermea salbu.

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

6. Errekalde Bailara 23an, alberge bat egokitzeko obra baimena emateko proposamena (2018H0040006).

2019ko maiatzaren 17an, C.C.G.ek Levatruck Services S.L. enpresaren izenean dokumentazio osagarria aurkeztu zuen Errekalde bailarako 23an aterpetxe bat egokitzeko obra baimena eskatzeko (erregistro sarrera zenbakia 1323). Horretarako C.C. ingeniariak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren 2019 maiatzaren 16ko bisatu zigilua daraman eta gauzatze materialaren aurrekontua 42.704,03 eurotakoa izanik.

AURREKARIAK

2018ko uztailaren 27an C.C.ek Levatruck Services S.L. enpresaren izenean, jarduera proiektua eta instalazio proiektua aurkeztu zituen Gaintxurizketako Errekalde 23an kokatzen den etxebizitza eraikinean aterpetxe bat jartzeko (erregistro sarrera zenbakia 1891). Horretarako C.C. ingeniariak sinatzen dituen aipatu proiektuak aurkezten ditu.

2018ko urriaren 3an C.C.ek, Levatruck Services S.L. enpresaren izenean aurretik aurkeztutako proiektuen moldaketak aurkeztu zituen, hasierako proiektuetan 50 ohe aurreikusi zirela eta ondoren 30 ohetara moldatu direla argudiatuta (erregistro sarrera zenbakia 2350). Horretarako, C.C. ingeniariak sinatzen dituen jarduera eta instalazioen proiektuak aurkezten ditu, beti ere Gaintxurizketako Errekalde 23an kokatzen den etxebizitza eraikinean aterpetxe bat jartzeko obra baimena eskatuz.

2018ko abenduaren 19ko 1276 irteera erregistro zenbakia daraman jakinarazpenean dokumentazio osagarria eskatu zen, eta 2018ko abenduaren 19an sinatutako txosten teknikoa igorri zen egindako galderei erantzun eta argibideak emanez.

Erregistro bidezko eskaera eta jakinarazpenen artean elkar trukatutako e-mailak ere espedientean jasota daude, hainbat zalantza argituz eta bete beharreko eskakizunak azalduz.

Errekalde bailara 23an aterpetxe bat egokitzeko obra baimen eskaera aztertu ondoren eta udal teknikariak igorritzako txosten teknikoa ikusita, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: C.C.G.i, Levatruc Services S.L. enpresaren izenean, Errekalde bailarako 23 zenbakia duen eraikuntzaren behe oinean aterpetxe bat egokitzeko obra baimena ematea, beti ere aurkeztutako proiektuaren arabera eta jarraian adierazten diren baldintzak betetzen badira:

1.- Turismo-aterpetxeak antolatzen dituen uztaileren 9ko 200/2013 Dekretuaren 22. artikuluaren arabera logelek plaza bakoitzeko 3 metro koadro izan beharko dituzte gutxienez. Beraz, 6 plazako logelek gutxienez 18 metro koadro beharko dituzte. Horregatik, logelak moldatu eta handitu, edo dauden bezala utzi eta 5 plazetara egokitu beharko dira, aurkeztutako proiektuko bi logelek, hurrenez hurren, 14,94 eta 16,28 metro koadro dituztelako. Ondorioz, 3 litera bikoitzen ordez, bi litera bikoitz eta ohe arrunta jarri beharko dira logelak handiagoak egiten ez badira.

2.- Egokitutako logelan, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako gordetzen den ohearen oinean 1,10 metroko diametroa duen zirkunferentzia bat sartzeko moduko espazio librea utzi beharko da, eta ondorioz, proiektuan agertzen den armairua atearen ondora mugitu beharko da.

3.- Barneko ateen igarobide libreak 0,90 metrokoa izan beharko du.

4.- Bainugela egokituko aparatuek hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuko III Eranskinean, eraikinetako irisgarritasun-baldintza teknikoak arautzerakoan ezartzen diren baldintza eta ezaugarriak bete beharko dituzte.

5.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 6 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabetetako luzapena eska liteke.

6.- Ezinbesteko baldintza izango da aterpetxe berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur-kontagailu berria jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

7.- Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

8.- Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

9.- Obra baimena proiektuan jasotzen diren lanak egiteko da, honenbestez,o bra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da eta ezingo da eraikinaren egitura osatzen duenelementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

10.- Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

11.- Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

12.- Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

13.- Obra burutzeko ur hartunea behar bada, behin-behineko hartunea eskatu beharko da dagokion prozedura erabilita.

14.- Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen

BI: Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eskatu beharko da, eta horretarako dagokion teknikariak sinatutako obren amaierako ziurtagiriak eta amaitutako lanen eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

HIRU: Aterpetxearen jarduera Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailean tramitatu beharko da, baina baita Udalean ere, obra amaierarekin batera jarduera sailkatuaren aritzeko aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharko baita jarduerarekin hasi ahal izateko, horretarako aurkeztu behar diren bi ziurtagiriekin (teknikariak sinatzen duena eta sustatzaileak sinatzen duena atxikitzen dira) eta baita Eusko Jaurlaritzako Turismo sailaren jarduera baimena ere.

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 250 x 1,2 = 300 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.666,20€ ordaindu beharko ditu (aurrekontuaren %5a hau da, 2.135,20€ eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik eta 531,00€ tasa kontzeptuan).

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010005).

Etxez etxeko laguntza jasotzeko M.C.Z.Sk egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusi ondoren Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: MC.Z.Sri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako eta etxeko mantenurako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero ordu beteko saioan emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 2,83€ orduko izango da.

8. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010006).

Etxez etxeko laguntza jasotzeko A.R.Aek egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusi ondoren Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: A.R.Ari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako eta etxeko mantenurako izango da eta astelehenetik ostiralera emango da, astean, guztira 6 orduz. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53orduko izango da.

9. Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan parte hartzea onartzeko proposamena (2019GZ310002).

N. G. I.k familia eskuhartze programa eskatzeko egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusi ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea N.G.I.k parte hartzea, udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan apiriletik abendura bitarte.

BI: Lahar elkargoak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.907,50€ (D- 740-2018).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko maiatzaren 29az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

11. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:35ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432917tik 1432926ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna