2020KO MARTXOAK 9 EZOHIKOA

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2020ko martxoaren 9an, 10:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Laura Muñoz Aguado, Ion Pombar Hospitaler eta Miguel Angel Sanchez Antunez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria eta Axier Irastorza Alustiza (Lezoko EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).

Ez dira bilerara etorri Miren Ormazabal Urkizu, Aitzol Saizar Viaña, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra eta Mireia Cuesta Unzain (Lezoko EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Apirilaren 5ean egingo diren Hauteskundeetarako hautets mahaietan egongo direnen zozketa (2020ID250001).

2020ko apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko, INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432782 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna